Nola jotzen da?
Soinua lortzeko ezpainek aho-puzkerra sortu behar dute. Soinu hori zuzena izateko etengabeko praktika eskatzen du ezpaineko giharrek gogortu behar dutelako.
Hiru pistoi ditu eskalako nota guztiak sortzeko. Horiek airearen abiadurarekin eta norabidearekin lortzen dira; beraz, tronpeta-jotzaile batentzat, arnasketa kontrolatzea oso inportantea da, eta horretarako ere etengabeko arnasketa ariketak praktikatu behar ditu diafragma garatu ahal izateko.