Nola jotzen da?

Fagotaren ahokoa oboearen bezalakoa da, beraz ahoko teknika berdina da.

Mihia bikoitza denez, ezpainek goiko eta beheko hortzak forratu behar dituzte; horrela kaña sartzen denean hortzek ez dute hori ukitzen.

Airea botatzean bi kañak bibratzen dute soinu goxoa sortuz.

Oso pisutsua denez instrumentuaren beheko muturrean eraztun bat dauka jotzaileak lepoan jartzen duen uhalari eusteko.