Biolina nola jotzen da?

Bi modutan jo daiteke: arkuarekin sokak igurtziz edo hatzekin sokak pultsatuz. Azkenengo teknika horri "pizzicato" deitzen zaio.

Oinarrizko posizioa hau da:

  • Buruak eta sorbaldek biolinari eusten diote.

  • Ezkerreko eskua biolinaren giderrean jartzen da.

  • Eskubiko eskuak arkua hartzen du.