Mihi bakuneko instrumentua denez, jotzeko teknika klarinetearen antzekoa da. Horretan bezala, beheko ezpainak hortzak forratzen ditu kaña bibra dezala eta soinua sor dezala.
Nakar-itxurako botoiak zuloak estaltzen dituzte, eta horiek, hatzez sakatzen dira soinu desberdinak sortzeko.
Instrumentua pisutsua denez, saxo-jotzaileak lepoko uhala erabilli behar du instrumentua eusteko.