Horma-irudi digitalak: Glog-ak

Glogak izan daitezke oso tresna baliogarriak gure ikasleek egindako lanak edo proiektuak aurkezteko eta bide batez oinarrizko konpetentziak garatzeko, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia digitala bereziki.

Glogster tresnaren bidez onlineko poster interaktiboak eratu eta konpartitu ahal ditugu. Posterretan multimediako elementuak txertatu ahal ditugu: testua, grafikoak, estekak, musika, abotsa eta bideoa. Gure ikasleek ikasgelan landutako proiektuak aurkeztu ahal dituzte era errez batean glog baten bidez . Glogak edo posterrak blog, wiki eta site-etan txertatu ahal dira eta ahozko azalpenetan laguntza -tresna bat bezala erabili daitezke.

Hezkuntzarako tresna espezifiko bat dago: Glogster.com/edu

Hemen duzue txikiekin erabiltzeko horma-irudi digital interaktibo hau.

Hemen ikus dezakezue poster digitalak egiteko gida -Glogster Tutoriala- Gida hau Calaméon argitaratu dut.

Glog baten sortze-lana: Glogster Tutoriala Scribd-en

Esteka honen bidez tutorialaren gaztelaniazko bertsioa ikusiko duzue: Tutorial de Glogster en castellano. Gida hau Scribd-en argitaratuta dago.

Erabilera didaktikoak eta orientabide metodologikoak

Informazioa aurkezteko 2.0 tresnen erabilera didaktikoak eta orientabide metodologikoak topatuko dituzue ondorengo Google docs-eko aurkezpenean:

Esteka honetan ikusiko duzue aurkezpena gaztelaniaz-Herramientas de presentación: orientaciones metodológicas-

Poster Digital Multimediaren Bloga

Blog hau jarri nuen martxan ikastaro eta mintegietan erabilitako glogak eta tutorialak argitaratzeko eta irakasleek prestakuntza saio horietan sortutako posterrak biltzeko eta plazaratzeko.

Espero dut materialak lagungarriak izatea zuek tresnak erabiltzen ikasteko eta zuen ikasleei maneiatzen irakasteko. Halaber, poster batzuk ikasgelan erabiltzeko prest daude, eta gaiaren arabera antolatuta aurkituko dituzue.

Ikasleen lanak

Jarraian ikasleek egindako lan batzuk aurkeztu nahi dizkizuet.

Romoko ikasleek egindako lanak: Turismo proiektua eta Europako hainbat leku interesgarri

Materiaren ezaugarriei buruz Urkitzako ikasleek egindako proiektua aurkeztu nahi dizuet bi glog hauen bidez. Hauek izan ziren sarean argitaratutako ikasleen glog zaharrenetakoak, 2008/09 ikasturtean.

Handik hona sarea glogez beteta dago oso tresna interesgarria, erreza eta erakargarria delako ikasgelan lan egiteko.

Informazio gehiago:

-Glogak gora eta behera...Blogosfera glogez betetzen ari da- post-ean.