- Kontakizunak. Urkitza HH 3

HANDAREN EZUSTEKOA

Hiru urteko ikasleek ipuina buruz ikasi zuten. Andereñoak irudiekin eta testuekin aurkezpena prestatu zien. Gero ikasle bakoitzak bere diapositibaren gainean ipuinaren zatiaren grabazioa egin zuen. Bukatu eta gero aurkezpena ikusi eta entzun zuten ea ulertzen zen egiaztatzeko. Grabazio batzuk hobetu zituzten. Bukatzeko, ipuinaren aurkezpena 4/5 urtekoei aurkeztu zieten eta andereñoak Urkitza HH blogera igo zuen guztiak ikusi ahal izateko.

Power Point programa erabili zuen andereñoak aurkezpena egiteko. Ikasleen grabazioak aurkezpenean bertan eginda daude programa bera erabiliz. Gero aurkezpena igo zuen Slideboom-era eta handik, embed kodearen bidez blogean argitaratu zuen.