- Ipuinaren grabazioa eta antzezpena: Joxepa astronomu. Legarda LH6

JOXEPA ASTRONOMU (jardueraren fitxa)

IPUINAREN GRABAZIOA

Joxepa astronomu Felix Bilbao Monasteriok liburuko ipuin bat da.

"Idazleak eskolan" programaren bitartez, Kanko Ispizuak proposatutako ipuinarekin Legardako 6. mailakoek lan egin dute, talde bakoitzak ekintza ezberdinak eginez: komikiak, idazlearen biografia eta lanaren azterketa, ipuinaren grabazioa... Hona hemen 6A taldeak egindako grabazioa ikasgelako blogean argitaratzeko...

Joxepa astronomu

Audacity programarekin grabatuta dago. Gero Ivoox-era igo da, beste grabazioekin batera (irratsaioak,ipuinak..) Kurubio podcast-aren barruan. Gustatzen bazaigu harpidetu ahal dugu Kurubioren podcasta eta ikasleek grabazio berri bat egingo duten bakoitzean horren berri jasoko dugu.

IPUINAREN ANTZEZPENA

Ipuinaren antzezpena prestatu eta egin zuten. Horretarako testua egokitu zuten laburtuz, eta txotxogiloen saioa prestatu zuten Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean aurkezteko.

Plastika orduetan txotxongiloak eta dekoratuak egin zituzten. Hemen ikusi ahal duzue txotxongiloen saioaren bideoa

Bideo-kamararekin grabatu eta gero YouTubera igo zuten, embed kodearen bidez gelako blogean argitaratzeko.