- Olerkiak. Legarda LH 6

OLERKIAK- LEGARDAKO IKASLEAK

"Irakurketa sustatzen" planari jarraituz, pentsatu zuten olerkiak edo testu laburrak grabatzea. Horretarako, kasu honetan, Mertxeren gelakoek prestatu zuten olerki bana eta hemen ditugu emaitzak:

OLERKIAK

Lagun bat (Kirmen Uribe)

Bada gorroto dudan lagun bat.

Zuhaitzean gora egin nahi dudanean

"ez, ez, ez, hobeto ez, " esaten dit,

"laprast eroriko zara lurrera".

Bada gorroto dudan lagun bat.

Futbolean jolastu nahi dudanean

"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,

"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".

Bada gorroto dudan lagun bat.

Gustuko neskarengana hurreratzean

"ez,ez,ez, hobeto ez, " esaten dit,

"ez du zurekin nahiko berak".

Bada gorroto dudan lagun bat.

Anaia txikiari musu eman nahi badiot

"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit

"esnatu egingo duzu umea".

Bada gorroto dudan lagun bat.

Lagun horren izena Lotsa da.

"Ez, ez, ez, inola ez " esaten diot gauero

"bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada

Ogia eta ura (Joxantonio Ormazabal)

Hau

hori

eta hura.

Edaririk onena

iturriko ura.

Hemen

hor

eta han

ogia "pan",

ebaki eta jan.

Audacity-rekin grabatu zituzten olerkiak eta gero Goear-rera igo zituzten handik embed kodeen bitartez blogean argitaratzeko.