Informazioa biltzen eta partekatzen: Marka-gune sozialak

Marka-gune sozialak

Marka-gune sozialek gure gogokoak on line gordetzeko eta partekatzeko balio dute. Marka-guneen bidez gure gogokoak eskuratzeko aukera izango dugu interneteko konexioa dagoen edonon.

Era berean 2.0 tresna hauek oso onuragarriak izan daitezke gure ikasgelako lanerako.

Mota askotako marka-guneak daude, baina hemen ezagunenak, errazenak eta ikasgelako lanerako gehien erabiltzen direnak aurkeztuko ditut.

Pearltrees-en adibidea: Marka-gune sozialen pearltrees-a

Aplikazio didaktikoak

  • Gogokoen orriak sortu, etiketa bidez antolatu eta edonondik eskuratu. Partekatu komunitatearekin eta eduki interesgarriak lortu besteengandik.

  • Interneteko Hasierako orrialdea sortu eguneroko lanean erabilitako webguneak, bai ikasleen erabilerarako bai irakasleen erabilerarako.

  • Baliabideak bildu eta gaika sailkatu eta antolatu ikasgelan gure ikasleei eskeintzeko: Bideoak, web-orriak, joku interaktiboak, on lineko jarduerak, curriculumaren gaiekin erlazionaturiko artikuluak,…

  • Baliabideen eta gelarako materialen bilaketa eta sailkatze lanak proposatu eta gauzatu interneteko irudiekin, bideoekin, aurkezpenekin, ….

Symbalooren adibide bat

Marka-gune sozialak sortzeko eta kudeatzeko 2.0 tresnak