- Irrati-Bloga Tailerra. San Inazio LHI

SAN INAZIO IRRATI-SAIOAK

Etorkin kopuru handiko eskola honetan Euskara bultzatzeko proiektu bat martxan jarri dute. Proiektua Hobekuntza Planari lotuta dago eta bere helburuak ondorengo hauek dira:

  • Euskara bultzatzea ikaslen eta familien artean.

  • Ahozko adierazmena indartzea.

Horretarako Euskarazko Tailerrak antolatu dituzte.

Hiruhilabete bakoitzean irratsaio bat grabatzen dute. Talde bakoitzak testu motaren bat prestatzen du grabatzeko: Ipuinak, kantak, agenda kulturala, errezetak, olerkiak, albiste interesgarriak, eguraldia... familiei informazioa ematen zaie irratsaioa entzun ahal izateko.

Audacity-rekin grabatu eta editatu ostean, Soundcloud-era igotzen da, eta embed kodearen bidez argitaratzen da blogean.

Jardueraren azalpena