- Turismo Proiektua. Romo LH 6

TURISMO PROIEKTUA. ROMO LHKO 6. MAILA

2011/2012 ikasturtean garatutako Turismo Proiektuaren ahozko eta idatzizko ekoizpenak multimediako poster digital honetan bildu zituzten Romoko 6. mailako ikasleek. Turismo Proiektua

Proiektu honen jardueraren bat Alhondigan burutu zuten Romoko ikasleek. Eskola 2.0 Jardunaldiak ziren eta hara joan ziren andereñoarekin, eta hantxe bertan, aldez aurretik sortutako gidoi bati jarraituz, eta “txuletero”-en laguntzat, ahozko testuak sortu zituzten, grabatu zituzten, hobetu zituzten. …. Testu horietako bat entzun zuten eta horren balorazioa egin zuten formulario baten kontrol-zerrendaren laguntzaz, guztiok parte hartuz eta emaitzak taldean konpartituz.

Bukatzeko, jarduera osoaren balorazioa egin zuten: zailtasunak, lorpenak, atazan inplikazio-maila, … eta guztiokin konpartitu zuten.

Hau guztia hobeto azalduta dago Lehen Hezkuntzako Bloga-n: Alhondigatik irten eta gero...post-ean.

Ahozko erregistroak Audacity-rekin grabatu zituzten eta gero Glogster Edu-rekin egindako ormirudietan txertatu.

Proiektua garatzeko beste aplikazio eta 2.0 tresna asko erabili zituzten: Pearltrees, Google Docs, G205 gelako bloga, Docseko galdetegiak, Google Maps, Movie Maker, Soundcloud...