Liburu digitalak & dokumentuak

Dokumentuak argitaratzeko eta elkar partekatzeko aplikazio ugari dago sarean. Formato ikusgaietan, liburu moduan, argitaratu ahal ditugu aldez aurretik egindako dokumentuak.

Erabilera didaktikoak

SCRIBD http://es.scribd.com/

Agian dokumentuak argitaratzeko aplikaziorik sinpleena, baina moeta askotako dokumentuak onartzen ditu eta emaitzak aipatzekoak dira.

Hemen ikus dezakezue Scribd Tutoriala Scribd-en argitaratuta

Scribd Tutoriala

ISSUU http://issuu.com/

Issuu on lineko liburutegia da. Erabiltzaileek PDF fitxategiak bidali ahal ditugu Issuura. PDF fitxategia igo eta gero bere datuak prozesatuko dira geroago flash formatoan erakusteko. Holan nabigatu ahal dugu bere orrialdeetatik aldizkari edo liburu bat irakurtzen egongo bagina bezala, zooma egin ahal dugu, orriak pasatu, pantaila osoan ikusi,...

Issuuk aukera ematen digu erabiltzaile bakoitzaren profilean eta dokumentu bakoitzean iruzkinak egiteko, gogokoenak markatzeko, URL-a edo embed kodearen bidez partekatzeko,...

Issuu adibideak

Landareen liburuxka

CALAMÉO http://es.calameo.com/

Publikazio digital interaktiboak sortzeko balio du. Aldizkariak, folletoak, katalogoak, txostenak, tutorialak, gidak, liburu digitalak, ... sortu ahal dira pdf-fitxategi batetik abiatuz.

Tresna honen bidez dokumentu elektroniko interaktiboak sortzen ditugu. Dokumentu elektroniko hauek gauza dira erreproduzitzeko dokumentu inpresoen irakurketaren sentsazioa: orriak pasatu, orrialdeak markatu, hurbildu, urrundu...

Publish at Calameo or read more publications.

Nire Tutorialak Calaméon