Denbora lerroak

Informazioa antolatzeko eta denbora-lerroak sortzeko 2.0 tresna hau oso baliagarria da curriculumeko edozein arlotan eta batez ere, hizkuntza saioetan. Ardatz kronologikoa duen edozein eduki izan liteke abiapuntu.

Denbora-lerroen bitartez, historia-aroak, biografiak, pelikulak, ipuinak, kronologikoki kokatzen den edozein aldi... modu grafikoan adierazi daitezke eta marrazki, argazki, bideo, soinu eta abarrekin hornitu.

Dohaniko zerbitzuarekin hiru denbora-lerro sortu ahal dira gehienez.

Aplikazio didaktikoak

Ikasgelan, euskara eta literatura arloa lantzeko, autobiografiak, biografiak, familiaren historia edota garai literarioen garapena....idaztea eta azaltzea proposatu daiteke.

Dipity Tutoriala

Dipity adibideak

Hemen dituzue denbora-lerroen beste ereduak: Bernardo Atxagaren eta Kirmen Uriberen inguruan egindako denbora lerroak.

Informazioa antolatzeko eta denbora-lerroak sortzeko 2.0 beste tresna interesgarria da hau.Timetoast-en eta Dipity-ren funtzioak eta aplikazio didaktikoak berdinak dira.

Nahi ditugun beste denbora-lerro sortu ahal ditugu Timetoast erabiliz.

Timetoast- adibideak

Aro Garaikidea XX. mendea. Zipichildren.

Zipiriñe LHko 6. mailako ikasleek egindako denbora-lerroa