- Podkastak

Zer dira?

Podcast bat RSS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Hitzak jatorri ingelesa dauka, iPod eta broadcast terminoen batura da.

Fitxategi horiek erabiliz, geure irrati propioa sortzeko aukera esku-eskura dago. Podcastlariek beren audio fitxategiak sortzen dituzte, irratiko ohiko saioen antzera eta entzuleek, leku ezberdinetara bazkidetuz, euren erreproduzio-zerrendak osatzen dituzte.

Podcasta sindikatzeari edo bazkidetzeari podcasting esaten zaio.

Nola egin podcast bat?

:

Ikasgelarako proposamenak:

Podcastak egiteko eta argitaratzeko 2.0 tresnak:

Podcast-ak argitaratzeko dohaniko zerbitzua.

Adibidea: EITB-ren Ele-alea podcast-bilduma

Podcast-ak argitaratzeko beste zerbitzua.

ADIBIDEAK

Legardako Elemento koadrilako ikasleek egindako irratsaioa ( LHko 6. maila)

Audacity-rekin grabatu eta gero Ivoox-era igo dute, beraz blogean eta beste webguneetan txertatu ahal da embed kodearen bidez. Gure gustokoa bada harpidetza egin ahal dugu. Holan haiek egindako hurrengo irratsaioaren podkastaren berri jasoko dugu.