Pearltrees http://www.pearltrees.com/
Pearltrees oso dinamikoa eta intuitiboa den laster-marka sozialen zerbitzua da, webean gure gustokoa den guztia gordetzeko eta antolatzeko. Era berean 2.0 tresna hau oso onuragarria izan daiteke gure ikasgelako lanerako.
Pearltrees-en erregistroa egin eta gero, perlak eta zuhaitzak sortzen hasiko gara: Gordetzen dugun interneteko helbide bakoitza perla bat da. Hauxe beste perlekin elkartu eta taldekatu ahal da perletako zuhaitza bat osatuz. Zuhaitzak ere beste zuhaitzekin bildu ahal ditugu, eta horrela, gure laster-markak gorde eta antolatu ahal ditugu. Halaber, beste erabiltzaileek sortutako perlak ikertu, aurkitu eta eskuratu ahal ditugu gure zuhaitzetan erabiltzeko. Gainera, gure perla eta zuhaitz guztiak konpartitu ahal ditugu nahi dugunekin.
Hona hemen perlatxo batzuk!
Perlak ere, banan banan argitaratu ahal ditugu. Hemen dituzue adibide batzuk:
KOMIKIEN PEARLTREE-a
IPUINEN PEARLTREE-a
Pearltrees-ek balio du irakasleok gaiak antolatuta izateko eta ikasleek gai bati buruzko informazioa eskura izateko.
Ondorengo egoeretan erabil dezakegu:
Irakasleak edo ikasleak gai bat aurkezten dute Pearltree baten laguntzaz.
Interneteko helbide-bildumaren aurkezpena, helbide horietan ikasleek gai bati buruzko informazio-bilaketa egingo dute.
Ataza bat egiteko beharrezkoak diren baliabideen aurkezpena.
Ikasleek aldez aurretik landutako gai baten aurkezpena egiteko: Proiektuen ondorioak, aurretik egindako eta argitaratutako ahozko eta idatzizko ekoizpenak...
Open publication - Free publishing - More pealtrees
Esteka honetan Pearltrees Tutoriala gaztelaniaz ikusi ahal izango duzue: