Komikiak 2.0

Komikiaren erabilera didaktikoak asko dira. Genero textual hau hizkuntza eta etapa guztietan landu ahal da, eta jakina! oso baliabide garrantzitsua da Lehen Hezkuntzako ikasgeletan.

Komikietan irudiak eta testua erabiltzen dira istorio bat kontatzeko. Entretenitzeko eta ondo pasatzeko balioa izateaz gain, ikasgelan komikiak irakurtzeak eta komikiak sortzeak errentagarritasun didaktika handia du.

Presentación de Google

Sareak 2.0 tresna asko eskeintzen dizkigu komikiak sortzeko. Marraztu jakin gabe, imaginazio apur batekin eta aplikazioa ezagututa, emaitza harrigarriak lortu ahal dira.

Duela denbora post bat idatzi nuen gai honi buruz, hemen irakur dezakezue. Geroztik…irakasleen artean zabaldu ditut tresna hauek, eta haien balorazioak kontutan hartuz, tresna onenetarikoen artean Pixton eta Bitstrips aipatu nahi ditut.Tondoo izan daiteke beste aukera on bat. Eta txikiekin hasteko, Comic Creator.

Comic Creator:

Bere ezaugarri nagusiena sinpletasuna da. Emaitzak oso sinpleak dira, baina… ikasle txikiekin hasteko aukera bat izan daiteke. komikia egin eta gero irudi bezala gorde ahal dugu, inprimatzeko edo blogean argitaratzeko.

Hemen duzue Comic Creator-tutorial txiki bat euskeraz.

Pixton erabiltzea erreza da. Ingelesez eta gaztelaniaz erabiltzeko aukera dago. Erdi mailako komikiak sortu ahal dira, pertsonaiak, eszenatokiak, objetuak… sortu ahal ditugu txantiloiak erabiliz edo galeriatik aukeratuz. Komikiak blogean ere argitaratu ahal ditugu. Hona hemen adibide bat!

Bitstrips tresnaren erabilera ez da oso erreza, baina kalitate handiko komikiak sortu ahal dira. Bitstrips tresnarekin komikiak, pertsonaiak, objetuak eta eszenatokiak sortu eta argitaratu ahal ditugu, nahi badugu, txantiloirik gabe . Aukera bakarra ingelesez erabiltzea da. Hona hemen tresna hau erabiliz egindako komiki txikia!

Toondoo izan daiteke beste aukera on bat Komikiak egiteko eta blogean argitaratzeko. Gure irudiak eta Internetetik hartutakoak ere erabil ditzakegu komikiak egiteko.

Hona hemen Toondoo erabiliz sortutako adibideak!

By marijeuragab07 | View this Toon at ToonDoo | Create your own Toon

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA

Bukatzeko, komikia lantzeko sekuentzia didaktiko hau aurkezten dizuet. Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia lantzeko Berritzegune Nagusiak egindako proposamen bat da.

VAMOS A HACER UN CÓMIC

IKASLEEN LANAK