Informazioa antolatzen eta sailkatzen: Antolatzaile grafikoak

Antolatzaile grafikoak

Informazioa antolatzeko metodo bisualak dira.

Antolatzaile grafikoen bidez informazioa antolatzen da, kontzeptu eta ideia nagusiak nabarmentzen dira eta haien arteko harremanak agerian geratzen dira.

Erabilera didaktikoa

Antolatzaile grafikoek aukera ematen digute informazioa bisualki antolatzeko, erlazionatzeko eta aurkezteko. Irakasleei eta adin guztietako ikaslei laguntza ematen diete ideiak ulertzeko, argitasunez adierazteko eta bere sormena eragiteko.

Sekuentziak sortzeko, kausa-efektu erlazioak eratzeko, hipotesiak adierazteko, antzekotasun eta ezberdintasunak identifikatzeko, kontzeptuak erlazionatzeko eta antolatzeko, mapa semantikoak egiteko, argudioak azaltzeko...

Eskemak, laburpenak edo buru-mapak erabiltzea oso komenigarria da ikasleek irakurritakoa berrantolatzeko.

Laburpen edo eskema onak egitea oso zaila da; horregatik, landu behar dugu ikasgelan. Nola egiten diren irakatsi behar diegu, guk gureak sortzeko erabiltzen ditugun estrategiak azalduz. Gero eta autonomoagoak izango dira ikasleak.

Antolatzaile grafiko motak

Antolatzaile grafiko mota asko dago: Kontzeptu-mapak, buru-mapak, diagramak, organigramak, denbora-lerroak, hitz-odeiak...

Gaur egun, sareak eskeintzen dizkigu aukera anitz antolatzaile grafikoak sortzeko eta erabiltzeko: batzuk deskargatzeko, beste batzuk on-linen erabiltzeko, batzuk erregistrorik gabe besteak erregistroarekin....Web 2.0-k aplikazio digital errazak eskaintzen ditu kontzeptu eta buru-mapak oso modu sinplean sortzeko. Erregistratu eta gero, on-line lan egiteko aukera ematen dute eta sortutako buru mapak gure blog-ean, wikian edo site batean… txertatzeko.

Hauek dira sarean topatutako artikulu interesgarriak antolatzaile grafikoei buruz:

Hauek dira sarean topatutako aurkezpen interesgarri batzuk: