Buru-mapak eta Kontzeptu-mapak

Buru-mapak, ideiak edo atazak adierazteko, eta haien arteko menpekotasunak edo loturak antolatzeko eta aurkezteko diagramak edo eskemak dira.

Eskema edo diagrama hauek oso erabilgarriak dira beraz, ikasketa prozesurako. Gure ikasleentzako oso lagungarriak izan daitezke.

Buru-mapek edo adimen-mapak, ideia edo gauza baten osagaien errepresentazio grafikoa adierazteko balio dute.

Gai bati buruzko kontzeptuak, ideiak, atazak... irudikatzen dituzte.

Kontzeptu eta ideia hauek gai nagusiaren inguruan kokatzen dira era erradial batean. Buru-mapetan irudiek garrantzia handia izaten dute.

Zertarako adimen mapak

Faro blogean irakurri ahal dira Buru-mapek dituzten aplikazioak, Chance Brown adituak zerrendatutakoak.

Buru-mapei edo mapa mentalei buruzko ikastaro hau iGipuzkoa. net web orrian duzue. Sarreran dagoen bideoan zer diren eta zertarako erabil daitezkeen azaltzen dute. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egin daiteke:

Gehiago jakiteko: The Mindmap blog - Chance Brown.

ADIBIDEA

"Gure gorputza" Buru-mapak- Legarda LH5

Kontzeptu-mapak: informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik.

Kontzeptu-mapa ikaste prozesua errazten duen teknika bat da, ikasi behar duguna ulertzea errazten baitu. Era berean garrantzitsuena eta funtsezkoa ez dena bereizten laguntzen du, lehena bereganatzea erraztuz.

Kontzeptu-maparen elementuak:

  • Kontzeptuak: termino edo ideia nagusiak dira. Maiuskulatan idatzi behar dira elipse edo errektangelu baten barruan.

  • Lotura-hitzak: kontzeptuak besteekin lotzeko balio dute, proposizioak zein esaldiak sortuz. Minuskulaz idatzi behar dira.

  • Adibideak: lotura-hitzak bezala, minuskulaz idatzi behar dira.

  • Lotura-marrak: marrak, geziak, marra jarraigabeak eta abar izan daitezke. Kontzeptuak besteekin lotzeko eta adibideak adierazteko balio dute. Marra bakoitzaren ondoan lotura-hitzak idazten dira.

Kontzeptu mapa on batek ondoko ezaugarriak izan behar ditu:

  • Kontzeptuek hierarkia bat jarraituz antolaturik egon behar dute: Kontzepturik garrantzitsu eta inklusiboenak maparen goiko aldean kokatuko dira.,

  • Kontzepturik garrantzitsuenak hautatu behar dira.

Oso estrategia interesgarria da ikasgelan kontzeptu-mapak elkarlanean sortzea.

Arantzabelako ikasleek egindako kontzeptu-mapa galaxiei buruz

Kontzeptu-mapa bat egiteko pausuak:

  • Testu irakurri eta ulertu.

  • Garrantzisuenak diren ideiak edo hitzak lokalizatu eta azpimarratu (giltzarriak).

  • Hitz giltzarrien arteko hierarkia zehaztu behar da..

  • Haien arteko loturak ezarri behar dira.

  • Erlazionaturiko kontzeptuak lerroen bidez lotu behar dira, loturazko hitzak idatziz (sailkatzen da, da, - arabera, -arekin, ....)

Erabilpenak

  • Ideiak sortu (brain storming etab.).

  • Estruktura konplexuak diseinatu (testu luzeak,hipermedia, web orrialde handiak, etab.).

  • Ideia konplexuen adierazpena.

  • Ikaskuntzan lagundu ezagutza berri eta zaharrak esplizituki integratuz.

  • Ulermena ebaluatu edo ulermen eza aurreikusi.

  • Aurre-ezagutzak eta kontzeptu akatsak arakatu.

  • Ikaskuntza esanguratsua bultzatu ikasleen arrakasta hobetzeko.

  • Kontzeptuen ulermena neurtu.

Gehiago jakiteko:

Buru-mapa honen bidez beraien kontzeptua, ezaugarriak, aplikazio didaktikoak eta buru-mapak eta kontzeptu-mapak sortzeko 2.0 tresnak azaldu ditut.

Make your own mind maps with Mindomo.