- Bertsolaritza

Ahozkotasuna lantzeko Bertsogintza lantzen da hainbat eskoletan.

Bertsogintza Legardan

Legarda eskolako proiektuen artean Bertsogintza lantzen da. 6. mailakoak hainbat saiotan Unai Ormaetxearekin bertsoak abesten eta sortzen egon dira. Lan oparoa egin dute.

"Ama begira" zazu ta "Ikusi nuenean" kantuekin bertsolaritzaren oinarriak tinkatu dituzte.

Hurrengo bi kantuekin "furra-furra" ta "Ai zapotxin" ekoizpenak egin dituzte, eskolarako baliagarriak direnak, euskararen eguna zein bertako edo beste eskolekin egiteko ekitalditan erabiltzeko.

Jardueraren azalpena

Ai Zapotxin

Ez dago zer egin guraso etairakasleekin.

Ohetik jaiki behar

goizero goizero

berriro ohera nahi

pixa egin ta gero.

Gosaldu eta bizkor

goaz eskolara,

idazmahaien gainean

lokartuko gara.

Ai Zapotxin

Ez dago zer egin

guraso eta

irakasleekin.

Bertsolaritza Mundakako eskolan

Mundakako eskolan Bertsolaritzara hurbiltze-saioa egin zuten Nerea Alberdirekin. Nereak segidilla baten bidez ikasle guztien deskribapena egin zuen eta ikasleak disfrutatzen egon ziren. Ikasleengan motibazioa eta interesa pizteko jarduera bikaina!

Grabazioak bideo-kamararekin eginda daude. YouTubera igo dira eta embed kodearen bidez txertatu dira ikasgelako blogean.

Gu ere bertsolariak, Romon

"Gu ere bertsolariak" bertsoen bilduma bat da. Ikasleen ahozko erregistroen bilduma hau Pearltrees marka-gune sozialaren bidez egin da.

Bertsoak Audacity aplikazioarekin grabatu dira. Gero, audio-fitxategiak (mp3ra exportatu dira). Bukatzeko, Soundcloud-era igo dira, eta handik URL-aren bidez estekatu dira Pearltrees-etik perletako zuhaitza bat sortuz "Gu ere olerkariak" izenekoa.

Helbide interesgarriak: