Bideoa

Bideoa oso tresna garrantzitsua da Lehen Hezkuntzako ikasgeletan.

Bideo digitalaren aplikazio didaktikoak ondorengo multzoetan sailkatu ahal ditugu:

- Bideoak ikusi

- Bideoak aukeratu eta grabatu

- Bideoetan oinarritutako produktuak sortu

- Bideoak argitaratu eta konpartitu

Informazio iturri gisa erabili ahal da baina baita ere ikasleen ahozko testuen grabazio

euskarri gisa. Grabazio hauek argitaratu eta konpartitu ahal ditugu.

45 ideas para el uso del móvil en el aula. CeDeC from Canal de CeDeC

BIDEOA IKUSI:

Gai bati buruzko informazioa argitzeko gero eta errezagoa da Interneten bideoak aurkitzea. Bull eta Bell-en ustez: klasean bideoak ikusteak ezagutza eraikitzen errezten du, ikasleek hobeto ulertzen dituzte kontzeptuak. Irakasleek aurkitutako bideo laburrak batu ahal dituzte ikasleei proposatutako helburuak garatzen laguntza emateko.

(Actividades de observación de video para el desarrollo de habilidades de observadores críticos).

BIDEOAK AUKERATU ETA GRABATU:

Argazki makina gehienak erabiliz bideo laburrak grabatu ahal dira. Nahiz eta egindako irudiaren erresoluzioa oso ona ez izan egokiak dira bideoen produkzioaren bitartez lortu nahi diren helburuak garatzeko.

Bideoak sortzeko ere ondorengo programak erabili ahal dira: Tube Catcher, Camtasia Studio, Captivate o Snapz Pro (Mac). Hauen bidez ordenagailuko pantailan erreproduzitzen dena kapturatu ahal da, bideo formatoan grabatzen (kurtsorearen mugimenduak eta saguaren punterorenak barne).

BIDEOETAN OINARRITUTAKO PRODUKTUAK SORTU:

Ikasleek bideoak sortu ahal dituzte gai bati buruz ikasitakoa adieraztek. Jarduera honen bidez beren kreatibitatea garatu ahal dute ikasitakoa laburtu eta kontatu behar dutelako.

Movie Maker aplikazioaren bidez oso erraz egin daitezke bideoak irudietatik edota bideoetatik abiatuta, baina gaur egun YouTubeko bideo-edizio tresna berriarekin oraindik errezagoa da bideoak ebakitzea, batzea eta efektu bereziak jartzea sekuentzia egokiak sortuz. http://www.youtube.com/editor/

BIDEOAK ARGITARATU, KONPARTITU:

Sortutako bideo guztiak argitaratu eta konparitu ahal dira. Horretarako bideoak alojatzeko gune batera igo behar dira eta handik, embed kodearen bidez, argitaratu blogean edo sitean , edo nahi dugunekin konpartitu.

YouTube, Vimeo eta blip.tv dira ezagunenak.