- Ipuinak antzeztu. Urkitza HH 4/5

Zazpi antxumeak

Txiki txikitatik hasten dira ipuinak antzezten Urkitza eskolan. Testua buruz ikasten dute, entsaioak egiten dituzte eta prest dagoenean ipuina antzezten dute. Saioa grabatzen dute andereñoaren laguntzaz, gero Urkitza Haur Hezkuntzako blogean argitaratzeko. Klasean egindako lana ikusten dute eta balorazioak egiten hasten dira. Ikasleen familiek ere ikusi ahal dute egindakoa blogean eta hori ikasleentzat funtsezkoa da. Poz-pozik lan egiten dute.

Haur Hezkuntzako blogean beste ikasgeletan egindako lanak ikus ditzakezue.

Bideo kamararekin grabatutako fitxategia YouTubera igotzen da eta embed kodea blogeko HTML-editorean itsasten da bideoa blogean argitaratzeko.

AZALPENA:

ETXEA 1.go hiruhilabetean etxearen gaia landu zuten eskolan. Gaiari lotutako jarduera hau burutu zuten Urkitzako 4/5 urteko ikasleek

View more presentations or Upload your own.

Aurkezpena, testua eta irudiekin, eta Power Point erabiliz prestatu zuen andereñoak. Gero Ikasle bakoitzak buruz ikasi zuen bere zatia, entsaioak egin zituzten eta aurkezpenean bertan bere azalpenak grabatu zituzten. Bukatu eta gero, andereñoak Slideboom-era igo zuen eta handik embed kodearen bidez Urkitzako HH blogean argitaratu zuten guztiok ikusi ahal izateko.