Beste marka-gune sozialak

Scoop it

Tresna honek interesgune edo gai batean oinarritutako web-edukiak biltzeko eta antolatzeko balio du. Tresna honi esker weborri bat sortu ahal dugu gai bati buruzko edukinak batzeko. Weborri hauek topikoak deitzen dira eta post-ez osaturik daude. Post-etan bideoak, irudiak, testua eta estekak agertu ahal dira.

Scoop.it sare sozial baten ezaugarriak ditu barnetik.

Erregistroa egin eta gero gai bat sortu behar dugu, hizkuntza aukeratu eta gaiarekin zerikusia duten hitz batzuk gehitu. Scoop.it weba aztertuko du eta gehitzeko edukinak proposatuko dizkigu. Dena editatu eta aldatu ahal da edozein momentuan.

Oso onuragarria da adibidez gai bati buruzko aldizkari digital bat editatzeko, antolatzeko, eta aukeratutako orriak partekatzeko.

Scoop.it Tutoriala

Pinterest- Tutoriala

Diigo

Diigo, hodeian oinarrituta dagoen informazioa kudeatzeko sistema pertsonala da. Bertan, Web-markatzaileak, dokumentu eta irudi artxiboak eta testuen aukeraketa aurkitu daitezke besteen artean.

  • Esteka honetan Diigo-ri buruz Maite Goñik idatzitako post interesgarria irakur deazakezue:

Marka-gune sozialak: Diigo hezkuntzan (ikasle eta irakasleekin erabiltzeko tutoriala)

  • Beste esteka honetan Diigo Tutoriala gaztelaniaz ikusi ahal izango duzue:

Manual básico de Diigo

Adibideak