Neguko solstizioko pertsonaiak eta tradizioak. Ekimenen baten ondorioa dira, asmakizun baten ondorioa.
1.1 Tradizioa momenturen batean asmatua izan da.
Hau senak berak esaten badigu ere, baieztapen honi oinarri akademiko bat ematearren, komenigarria izan daiteke “La invención de la tradición” liburua aipatzea (T. Ranger & Hobswan).
Britainiar kulturako tradizio batzuk aztertzen ditu (Gales, Ingalaterra, India victoriarra, Afrika koloniala...) eta guztietan liburuari titulua ematen dion ondoriora heltzen da. Hau kultura indartsuei zein gutxituei aplikatu omen dakieke, estatus politiko bat lortu dutenei zein estatus politikorik lortu ez duten kulturei edo herriei (tradizioaren kontzeptuaren barruan jantziak, kantak, ohiturak, mitoak eta horrelakoak aipztzen dituzte). Kultura gutxituetan, tradizio gehienak jende arruntaren azken gotorlekua izan dira zenbaitetan, botere politikotik harago. Kultura “handietan”, ordea, beste helburu batzuk izan dituzte.
Baina batean zein bestean, tradizio batek, zabaldu eta errotu egin dadin, jendeak desiatzen duen edo jendearekin sintonizatzen duen zerbait izan behar du.
Nori bere bidea egitea dagokio. Jarrai dezagun, bada, geure bidea egiten, baina batez ere bat ere konplexu barik eta inguruko kultura handien morrontzan eta beldurrez egon gabe. Zerbait asmatu behar bada, asma dezagun, baina beti ere zaharraren gainean eta asko behartu gabe, herrikideek desiatzen duten edo eurekiko sintonian sentitzen duten zerbait izan ezean ez baitu horrek ibilbide luzerik izango.