2.2.5 Mari Domingiren jokabidea eta antzezpena
Mari Domingi ekarpen itzela da gure folklorerako. Dena dela, agiriko arrazoiengatik bigarren mailako rola eduki du orain arte. Eta bigarren mailako presentzia; ume batzuek Olentzeroren “nobia” dela interpretatzen dute, bere otzaratxo bete janaria eta batzuetan ixil-ixilk, protagonismorik gabe, Olentzeroren ondoan... Olentzero gure kulturan lehenago errotu izanak ezin du justifikatu horrela mantentzea. Pertsonaia gure artean orokortzen hasi zenetik ez dira hainbeste urte pasatu eta barkaezina litzateke
Olentzerori buruz esandakoa bera esan dezakegu Mari Domingiri buruz.
Pertsona heldua da, ez dakigu zenbat urte dituen, baina ez da inoren menpeko agertzen desfileetan zein harreretan.
Histrionismoak edo gainaktuazioak saihestu egin beharko lirateke, pertsonaiari duintasuna, diskrezio moduko bat, misterio pittin bat eta apaltasun duina eman beharko litzaizkioke baina, zartadako emakumea da, ekimentsua. Berdin-berdin agurtzen du eta ez doa Olentzeroren atzetik erregina “kontsorte” baten moduan. Oso baliabide ona da Gabonak baino lehenago Olentzerori dagozkion funtzio batzuk betetzeko (eskaerak jasotzeko kasu). Bolada batean Olentzerorekin batera agertuko da gehienetan jende aurrean, baina ezin dugu baztertu aurrerantzean, hala nahi badugu, bakarrik hegaz egiten hastea, folkloreko pertsonaiak ere aldarazi egiten baititugu guztion artean.
NOLA ZABALDU HAU HERRIKIDEON ARTEAN?
Honelako edo antzeko kontu eta istorioak zabaltzeko modurik onena eskoletako haurren bidez euren gurasoei transmititzea da; eta, bueltan, familiek euren haurrei transmititzea; biderik errazena eta eraginkorrena.