2.1.4 Olentzeroren jokabidea (pertsonaia antzezteko modua)
Kaleetan, harreretan zein komunikabideetan agertzen diren Olentzeroen izaerak, portaerek eta jokabideek apur bat koherenteak izan behar dute berari buruzko errelatoarekin.
Izan ere, alde batetik, edozein herrritan irteten den pertsona-pertsonaiak eta edozein hiri handitan edo komunikabidetan irteten direnek antzekoak izan beharko dute. Histrionismoak edo gainaktuazioak saihestu egin beharko lirateke, pertsonaiari duintasuna, diskrezio moduko bat, misterio pittin bat eta apaltasun duina eman beharko litzaizkioke, plaza-gizona ez da-eta. Bere jantzirik onenekin baina basotik datorren pertsonaia da. Ez da arlote barregarri baten moduan portatuko, ez du zakar jokatuko.