Interneteko bilatzailean (Piel de oveja latxa, la oveja vasca...) topa daitezke horren hornitzaileak.
Batzuek garesti xamarrak izaten dira, batez ere josita-edo baldin badaude, baina topa daitezke 40-70 eurotan (2023an) eskaintza batzuk.
Milanunciosen (piel de oveja latxa) Nafarroako Fernando delakoak mezua bialduz gero arin erantzuten du. Hainbat lekutatik eskaerak jasotzen omen ditu eta ez du beti stockean edukitzen.
"La oveja vasca" deritzon orrian ere ba omen daukate.
Dena dela, guk dakigunez, gero eta eskaera handiagoa edukitzen dute eta, ilea mozteko edo triskilatzeko sasoia otsailetik udarakoa denez, irailera arte edo urrira arte itxaron behar izaten da eskaerak egiteko.
Guk bildotsen ardi larrua ez genuke erabiliko kizkurragoa izaten baita (jaiotzetako artzaintxoen itxura hartzen du eramaleak)