2.1.2 Olentzeroren izaera eta kontakizuna. Zer omen dugu onartuta (zabalduena)?
Olentzero du izena (ez Olentzaro, esaterako).
Zaharra da baina ez dakigu zenbat urte dituen.
Gizonezkoa da.
Berataz gehiago da ez dakiguna dakiguna baino.
Opariak ekartzen omen ditu egun bakar batean, abenduaren 24an .
Eguberrietan eta Eguberrien bueltan etortzen da gure artera.
Eguberriak solstizio egunak dira (eguzkia) eta Olentzero bera ere egurrarekin eta suarekin dago lotuta era batera edo bestera, sustraiei eusten dieten tokietan.
Basoan pasatzen du denborarik gehien. Kalera datorrenerako hainbat tokitan dauka etxea edo ostatua.
Ikazkina zen (egur ikatza, lehengo energia) eta horregatik dauka aurpegia beltz.
Ekimen batzuetan argiaren ekarle bezala aurkezten zaigu.
Kantan Jesusen jaiotza iragartzen du (eta kanta dagoen dagoenean kantatzen da.)
Haurren munduan orojakilea da.
Berarekin gero eta sarriago agertzen diren pertsonaiak Mari Domingi, galtzagorriak eta astoa dira.
Egokitzapenak jasan ditu azken aldian, umeen mundura egokitzeko:Â
Lehen erretzen zuen, baina orain ez, antza; gero eta gutxigotan agertzen da pipa hortzetan duela.
Batzuetan loditxo egoten da, baina ez beti; ez da berezko ezaugarria.