Waterpoloa

Waterpoloa igerileku baten zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da, baloia arerioaren atean sartzea helburu dutelarik. Guztira 13 jokalarik osatzen dute taldea, horietako 6 aulkian gelditzen diren arren.

Txanoaren koloreaz baliatzen dira ezberdintzeko (gehienbat txuria etxekoak , urdina kanpokoak eta gorria atezainek).

"Faltak" , denbora gutxiko kanporaketak eta kanporaketa definitiboak daude.

Lau denbora daude, bakoitza zortzi minutukoa , tartean bi minutuko atsedenaldiekin ; bigarren denboraren ondoren zelaiak aldatzen dira. Talde bakoitzak 30 segundu ditu jaurtizeko.

Jokalariek ezin dute lurra ikutu ezta paretak ere. Jokalariak uretan mantendu behar dute , eta horrek energia asko suposatzen du.

Araudia

  • Jokalariek ezin dute baloia bi eskuekin hartu, atezainak izan ezik. Hori eginez gero, falta kontran izango da.

  • Edozein jokalarik gola sar dezake gorputzaren edozein atalarekin ukabilarekin izan ezik. Kasu honetan, jokalaria kanporatua izango da. Soilik atezainak jo dezake ukabilekin beti bere atea defendatzeko baldin bada.

  • Jokalari batek pilota eskutik askatu arte (beti baldin eta aurkako jokalariak hondoratzen badu) epaileak ez du faltarik adieraziko.

  • Jokalari batek beste jokalari baten mugimenduak galarazten baditu kanporatua izango da.

  • Jokalariek ezingo dute salto egin bi eskuekin (atezainak izan ezik). Arau hau ez betetzea, penaltyarekin zigortuko da 5 metroko lerro barruan egiten bada eta faltarekin kanpoan.

  • Jokalari batek bi kanporaketa pilatu ditzake. Hirugarrena behin betikoa izango da.

  • Talde bat jokalari bat gutxiagorekin geratzen denean 20 segundo pasa behar dira kanporatutako jokalaria edo jokalari berri bat joko eremura sar dadin.

  • Jokalari batek baloia hondoratzen badu, falta adieraziko zaio.

  • Debekatzen da jokalari bati begietan ura zipriztintzea, horrek kanporaketa suposatuko du.

  • Baloia “lapurtu” (aurkakoari kendu) ahalko zaio baldin eta ez bazaio heltzen hori lortzeko.

  • Falta berehala atera behar da, bai taldekide bati pasatuz edo bai auto pase bat eginez (baloia eskutik altxatzea) baldin eta esku-azpitik askatzen bada.

  • Nahi adina pase egin ditzake talde batek, baloiaren jabetza bakoitzeko 30 segundoak amaitu arte; kasu horretan baloia dagoen tokian utzi beharko da.

  • Gola izango da baldin eta baloi osoa posteen eta langaren artean guztiz pasatzen bada.

  • Partiduaren iraupena 8 minutuko lau atal izango dira.

  • Talde bakoitzak kolore ezberdineko txanoekin jokatuko du (normalean zuria eta beltza). Etxeko taldeak txanoaren kolorea aukeratuko du, atezainen txano kolorea beti gorria izanda.

  • Talde bakoitza 13 jokalariz osatzen da: zelaiko hamaika jokalari eta bi atezain. Partidua hasiko da zelaiko sei jokalariekin eta atezain batekin. Bost zelai-ordezko jokalari eta ordezko atezain bat izango dira. Atezainak soilik atezaina ordezkatuko du eta talde bat 7 jokalari baino gutxiagorekin geratzen bada, atezainik gabe jokatzeko aukera izango du.

  • Talde bakoitzak periodo bakoitzeko minutu bateko hutsartea eska dezake.

Erasoa

Normalean jokalariak aurkako ate-eremuaren inguruan kokatzen dira arku bat osatuz, gutxi gorabehera zazpi metrotan. Buia (pibotea edo avant-piquet deiturikoa) erasoaren erdigunean kokatzen da, aukako ate-eremutik 2 edo 3 metrora. Konfigurazio hau behar taktikoen inguruan alda daiteke, hala nola posizio aldaketak egon daitezke jokalarien artean erasoak irauten duen bitartean. Defentsa bat kanporatua izaten denean eta erasotzen duen taldea bestea baina jokalari bat gehiagorekin geratzen denean, posizioak aldatzen dira. Jokaldi ezberdinak existitzen dira kopuru-nagusitasuna aprobetxatzeko, erabilitakoenak “2-4” eta “3-3” izanda. Lehenengo zenbakiak bi metrotan kokatuko diren jokarien kopurua adierazten du, bigarren zenbakiak berriz urrunen dauden jokalarien kopurua adierazten du bost-sei metrotan kokatzen direnak.

Defentsa

Defentsarako posizioak erasoko posizio berdinak dira. Hainbat defentsa mota daude:

  • Presio-defentsa: defentsa indibidual moduan

  • M-defentsa: kontrako taldearen jokalaririk ahulenari zona egitea edo buiari defentsa bikoitza jartzea.


Atesaina

Atezainaren funtzio nagusiak golak saihestea, baloiak blokeatzea eta baloia alderatzea dira. Baditu hainbat abantaila jokalariekin alderatuz beti baldin eta bere ate-eremuan (bost metroko marraren barruan) badago:

  • Baloia bi eskuekin jo dezakeen jokalari bakarra da.

  • Baloia ukabilekin jo dezakeen jokalari bakarra da.

  • Bi eskuekin batera salto egin dezakeen jokalari bakarra da.

Arautegiak zelai erditik pasatzea debekatzen dio. Hala ere, bere lana ez da soilik defentsakoa: izan ere, arau orokorrak dionez, erasoan lehenengo pasea eman behar duena da, pase luzeak egiten dituena da kontraerasoetan.

Jokalarien posisioak

Buia: posizio esanguratsuena izaten da waterpoloan, jokalaririk handiena izaten da normalean, adimen gehien duena eta jaurtiketan potentzia gehien duena. Ate-eremutik gertu kokatu behar da, bi edo hiru metrotan. Bere eginkizuna jokaldiak amaitzea da. Posizio hau izanda, jokalariak partiduaren atal luze bat, ateari bizkarra emanez jokatzen du.

Muturreko jokalariak: bi dira, bat atearen alde bakoitzean. Aproposena da muturreko bat, eskuinekoa, ezkerra izatea. Buiarekin jolastu behar dute eta berarekin lerroan egon.

Erdikoa (buia defendatzen duena): buiaren marra berdinean egoten da baina distantzia handiagora, horregatik izan behar du kontrola pase luzeetan.

Albokoak (lateralak): buiaren eta muturrekoen artean kokatzen dira. Haien funtzioa golak sartzea da, beraz teknikoak eta azkarrak izan behar dira.