Bote Luzea

... ezker hormadun frontoietan frontisera heldu ezinean datorren pelota ezin izaten dugu hartu botea emon arte, pelota bizirik dagoela esaten da. Bote luzean antzeko gauza bat pasatzen da, pelota bizirik dago arik eta gelditu arte.

Bote Luze

Bideoak

  • Botarria: Antzina mendian sakea egiterakoan botea emateko zuten harria.
  • Kintzea: Tantu ezberdinak, tenisean bezala: 15, 30, 40 eta jokoa.
  • Botarrien esparrua: Sakedun espazioa (erreferarena baino handiagoa).
  • Erreferaren esparrua: Errestodunen espazioa (botarriaren baino txikiagoa).
  • Eskasa: Esparru biak desberdintzen duen marra.
  • Punpa egin: Botea emon. Punpaka = Boteka.
  • Xixa: Bandintza batzuk menpe jokatu beharko den tantu bat.

Eremua

Botarriaren kintzeak (tantuak)

  1. Bote + horma + bote
  2. Lurretik doan pelotak horma ukutu
  3. Airez jo pelota eta zuzenean kanpora bota
  4. E edo B esparruetatik pelora aireaz jo eta zuzenean atzeko marretatik atera (kontuan izan pastoreek mendian ez zutela hormarik; gura kasuan erreboterik)

OHARRA: Behin sakea eginda, batzuk zein besteak kontrarioaren aldera (E-tik B-ra edo alderantziz) pasa daitezke erremateak egiten.

Erreferaren kintzeak (tantuak)

Gogoratu zelaian ere jokatu ahal dela, beraz ez legoke hormarik

1. Erreferente zaintza (E esparrua) egiten duen pelotariak E edo B esparrutik pilota jo, B esparruan botea eman eta atzeko marratik ateratzen denean (gure kasuan errebotea ukutu)

2. E edo B esparrutik pilota jo, B esparruan botea eman eta kanpora ateratzen da

3a. E edo B esparrutik pilota jo eta bote bat E esparruan eta bigarrena B esparruan egiten duenean

3b. Baita bi boteak B esparruan egiten duenean.

4. E esparrutik pilota jo eta lurretik doala eskasa gainditzen duenean.

5. Pilota lurretik datorrenean eskasa gainditu baino lehen (bai berez edo E-ko taldekide batek) gelditzen duenean.

6. Sakea egin eta pilota airez zuzenean E esparruko atzeko marra edo horma jotzen duenean.

7. B-ko jokalari batek B edo E esparrutik pilota jo eta airez zuzenean E esparruko atzeko marra edo horman jotzen duenean

8. B-tik, botarrien zaintza egiten duen pelotariak B edo E esparrutik pilota jo eta airez zuzenean alboko marratik ateratzen denean.

9. B esparrutik pilota jo eta bere esparruko alboko marratik punpaka ateratzen denean.

10. B esparrutik pilota jo eta pilota lurretik eskasa gainditu baino lehen gleditzen da B esparruan:

a) Erreferan ari den batek B esparruan sartu eta pilota gelditu.

b) B-ko betek beste bat jo, txarto jo... eta pilota B esparruan gelditu.

Xixak egiteko jokaldiak

1. B-ko batek pilota jo, bai B esparrutik zein E esparrutik, eta E esparruan punpa bat egin eta alboko marratik ateratzen denean.

2. <b-ko batek edo E esparrutik pilota jo, eta lurretik E esparruko alboko marratik ateratzen denean.

3. B-ko batek B esparrutik pilota jo, lurretik esaksa gainditu eta E esparruan gelditu denean. Erne! Erreferan, hau da, E esparruan ari diren peloteriei, pilota eskasetik ahalik eta hurbilen gelditzea komeni zaie (beraz, mugi! eta gelditu! peota) esparrua aldatzerakoan gutxiago defendituko dute eta.

4. Erreferean ari diren pilotariak E esparrutik pilota jo eta bertan gelditzen zaie pilota:

a) Jo duenak ( ) txarto jo du eta bertan erori zaio.

b) Bere pilotari-laguna jo du.

c) B-ko pilotari bat E esparruan sartu eta pilota gelditu edozein atalekin.

5. Erreferan ari diren pilotariak, E esparrutik pilota jo, eta punpa bat egin ondoren E eremuko alboko marratik ateratzen denean.

Xixak jokatu

2 modu daude:

1. Xixa bat izan eta talde batek 40 tantu eukiz gero

      • Esparruz aldatuko dute taldeek eta xixa egin den lekura mugituko da eskasa.

2. 2 Xixa izaten edo ematen direnean.

      • Esparruz aldatuko dute taldeek eta lehenengo xixa jokatuko da eta jarraian bigarren xixa dagokion lekutik.

Oharra: Xixa bat jokatzen den bitartean ezin da beste xixa bat egin; kintzea (tantua) izango da bi esparrutan.

  1. Eskasa gaindituz gero, kintzea botarriarentzat (B-koentzat)
  2. Eskasa gaindituz gero, kintzea erreferarentzat (E-koentzat)

Xixa jokatu ondoren beste joko bat hasiko da: taldeak momento horretan dauden esparruan geldituko dira eta eskasa hasierako lekuan kokatuko da.