Beroketa edozein aktibitate fisikoaren aurretik egiten diren ariketa multzoa da
Beroketak helburu garrantzitsu bi bilatzen ditu:
Adibidez: Pentsaezina da atletismo lasterketa bat baldintzarik onenetan egiteko, ohetik altxatu eta berehala. Zergatik? Gure gorputza lasterketa burutzeko prestatu behar dugulako.
2. Lesioen arriskua murriztea. Badakigu edozein kirol praktikatzean lesioak jasan ditzakegula. Gainera giharrak hoztuta izan ezkero, lesio bat jasateko posibilitate askoz ere handiagoa izango dugu. Beroketa egoki batek gure giharren tenperatura igoko du eta horrela lesioen arriskua gutxitu.
Beroketa era askotan egin daiteke, baina beti printzipio hauek jarraituz:
2 zati desberdinduko ditugu:
Atal honek kirol guztietarako balio du. Hemen gorputz atal guztiak mugituko ditugu.
Ondoren egingo ditugun ekintzetan bereziki erabiliko diren gorputz atalek hartzen dute parte. Horrela landuko dugun kirolaren arabera, beroketa berezi bat prestatuko dugu.