Igeriketa

Igeriketa

Igeriketa uretan mugitzea da, besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe. Itsaso, ibai, erreka, aintzira nahiz igerilekuetan egiten da. Gizakiok flotatzeko gai gara, gure dentsitatea batez beste 0,98 g/cm3 delako; izan ere, uretan hondoratzeko 1 g/cm3-ko dentsitatea izan behar da. Hala ere, bi dentsitate horien arteko aldea txikia denez, urperatu gaitezke, ur gainean geratzen ez badakigu.

Itsaso, ibai, erreka, aintzira, igerileku edo bestelako ur masetatik hurbil dabiltzanentzat, bizirik irauteko eta larrialdietarako garrantzitsua da ur gainean egoten eta pixka bat igeri egiten jakitea; ezintasun berezirik ez duten pertsona guztiek ikas dezakete. Hala eta guztiz ere, jende askok ez daki; zaharrek, batez ere.

Igeriketaren helburuak

Igeri egitearen jarduerari dagokionez, hurrengo bost planteamendu hauek bereizten dira:[

  1. Erabilgarritasuna: Mugimendu-autonomia eta uretan moldatu ahal izatea lortzeko oinarrizko ikasketan oinarritzen da. Oinarrizko desplazamenduak, geratzea, norabide-aldaketak, eta oinarrizko murgil egitea. Hauxe da funtsezko planteamendua erakunde askok antolatzen dituzten Igeriketa programa gehienetan. Batik bat ingurunea menderatzen jakitea da kontua, “ez itotzeko moduan” hain zuzen ere.

  2. Hezkuntza: Honen helburua ikasleen prestakuntza integrala osatzea da, ura erabiliz Heziketa Fisikoaren beste baliabide bat bailitzan; planteamendu hau batez ere eskola inguruan garatzen da. Oso generikoa da, eta epe ertain edo luzerako aurreikusten da, ikaslearen garapen psikomotorra bilatuz uraren bidez. Planteamendu honetarako adina eskolaldiko adin berbera izan ohi da.

  3. Lehia: Kirolariak prestatzea eta entrenatzea da honen helburua; azken batean, errendimendua lortzea, eta Igeriketaren kirol espezialitateak sartzen dira honetan.

  4. Jolasa: Jolas motako jarduerak sustatzea eta eskaintzea da honen helburua, betiere ur-barruti hori toki dibertigarri eta sozializatzaile bihurtzeko ahaleginean, higiene-ohiturak edo jarduera fisikoaren praktikaren mantenamendua indartuz igerilekuetako erabiltzaileen artean.

  5. Osasuna: Ikuspegi honek hainbat kontzepzio biltzen du, nahiz eta guztiek duten halako antzeko muin bat. Helburu nagusia osasun egoera hobetzea da, mantenamendu fisikoaz, berreziketa funtzionalaz, eta talde edo pertsona-multzo espezifiko batzuentzako jardueraz, esate baterako hirugarren adinekoei edo elbarritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztenei zuzendurik. Estimulazio goiztiarra, umetxoak, fitnessa, haurdunaldia, eta abar.


Igeriketa kirola

Igeriketa besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe uretan mugitzean datzan kirola da. Igeriketaren Nazioarteko Federazioak (FINA) arautzen du, eta kirol olinpikoa da.

Jarduera fisiko gehienek oinarrizko trebetasun batzuk behar dituzte, normalean pertsonaren ohiko garapenean zehar eskuratzen direnak alegia (ibiltzea, korrika egitea, jauzi egitea, jaurtitzea, etab.), igeriketaren eta uretako jardueren kasuan, ezinbestekoa da aurretik lortzea ur-ingurunearen oinarrizko menderatze-maila bat, beste modu batez esanda, igeri egiten (uretan moldatzen) jakin behar da. Uretako jarduerak, oro har, eta igeriketa bera, uretan praktikatzen diren jarduerak dira.

Igerileku publiko asko 25 metrokoak dira, baina proba olinpikoetarakoak 50 metrokoak dira.

Igeriketaren Nazioarteko Federazioak onartu eta arautzen dituen igerilekuko kirolak lau dira: igeriketa, igeriketa sinkronizatua, jauziak eta waterpoloa. Beste kirol espezialitate batzuk ere badira ur-ingurunean garatzen direnak.

Kirol espezialitateak

Igeriketak, araututako kirol jardueraren ikuspegitik, hainbat proba biltzen ditu bere lehiaketetan, egin beharreko bidearen eta estiloen arabera antolaturik.

Igeriketaren estilo ofizialak, hau da, FINAk onartzen dituenak, lau dira: crawla, bizkar-igeriketa, tximeleta-igeriketa eta bular-igeriketa. Banakako estilo-probak ere izaten dira, lau estiloak erabiliz alegia distantzia berean. Estiloetako bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, bai teknikari bai arauei dagokienez. Proben distantziak ere aldatu egiten dira estiloen arabera.

Crawla (askea)

Crawla da kirol igeriketako estilo nagusia, eta proba gehien dituena. 50 m, 100 m, 200 m, 400 m eta 800 m / 1500 m. Azken hori, askotan sexuaren arabera banatzen da: 800 neskentzako eta 1500 mutilentzako. Estilo askea ere deitzen zaio, ez dagoelako arau handirik; zorua ez ukitzea, txistua jo baino lehen jauzi ez egitea, eta halako arau orokorrak bakarrik.

Bizkar-igeriketa

Crawl estiloaren atzetik, bizkar-igeriketa da azkarrena. Jauzi-oholetik ez da atera behar, eta bizkarra uretan murgilduta egon behar da. 50 m, 100 m eta 200 metroko probak bakarrik ditu.

Tximeleta

Bular-estiloa kenduta, tximeleta da estilo motelena, baina igerilari berrientzat motelena ere izan daiteke. Esaten da estilorik gogor eta politena dela. Besakada bateko bi ostikada eman behar dira. Bizkar estiloan bezala, 50 m, 100 m eta 200 metroko probak daude.

Bular-igeriketa

Bular-igeriketa da estilorik motelena. Besakada eta ostikada eman behar dira batera. 50 m, 100 m eta 200 metroko probak soilik ditu honek ere.

Teknika

Crawla (askea)

GORPUTZAREN POSIZIOA

  • Gorputzaren posizioa horizontala da

  • Ez ditu altxatzen aldakak

  • Ez du mugitzen gorputza alde batetik bestera (sugeak bezala)

BESOEN MUGIMENDUA

  • Sarrera

    • Eskua sorbaldaren aurrean sartzen da

    • Eskua urrun sartzen da uretan

  • Ur hartzea

    • Goitik ikusita eskuak “S” formako mugimendu bat egiten du

    • Azkenengo momentuan mugimendua azeleratzen du

  • Besoaren ekartzea

    • Eskua uretatik izterraren aldetik irteten da

    • Eskuak ez du ura ukitzen.

HANKEN MUGIMENDUA

  • Zangoak aldaka ingurutik mugitzen dira eta ez belaunetatik

  • Txorkatila, luze eta erlaxatuta

  • Oinak ez dira uretatik irteten (ur azala apurtzen dute)

ARNASKETA

  • Airea ur azpian eta aho eta sudurretik botatzen du

  • Airea albotik eta ahotik hartzen du

Besoen mugimendua

Hanken mugimendua

Arnasketa

Biraketa

Bular-igeriketa

GORPUTZAREN POSIZIOA

  • Gorputzaren posizioa horizontala da (ez du okertzen gerria)

BESOEN MUGIMENDUA

  • Besoak aurrean eta luzatuta daude

  • Besoen mugimendua bularrera arte irizten da

HANKEN MUGIMENDUA

  • Hanken mugimendua simetrikoa da

  • Oinetako puntak zabalik daude

  • Hankak batera luzatzen eta elkartzen dira

ARNASKETA

    • Airea ur azpian eta aho eta sudurretik botatzen du

    • Airea aurretik eta ahotik hartzen du

KOORDINAZIOA

  • Irrist egiten du gorputza luzatuta dagoenean

  • Makurtuta dagoenean airea hartzen du

Besoen mugimendua

Hanken mugimendua

Arnasketa, burua eta sorbalda

Biraketa

Koordinazioa

Bizkar-igeriketa

GORPUTZAREN POSIZIOA

  • Gorputzaren posizioa horizontala da

  • Buruaren posizioa egokia da

  • Rolidoa egiten du

BESOEN MUGIMENDUA

  • Sarrera

    • Eskua sorbaldaren aurrean sartzen da

    • Uretan atzamar txikia sartzen du lehena

  • Ur hartzea

    • Besoa ukondotik tolesten du eta albotik hartzen du ura

    • Azkenengo momentuan mugimendua azeleratzen du

  • Besoaren ekartzea

    • Besoa luzatuta eta goitik eramaten du ur kanpotik

HANKEN MUGIMENDUA

    • Zangoak aldaka ingurutik mugitzen dira eta ez belaunetatik

    • Txorkatila, luze eta erlaxatuta

    • Oinak eta belaunak ez ditu uretatik ateratzen (ur azala apurtzen dute)

Besoen mugimendua

Hanken mugimendua

Arnasketa eta burua

Biraketa