Hemen “herri kirolak” deitzen diegu eta oso kontuan izaten ditugu gure herri guztietako jaietan. Hurbil zaitez pilota partidak, estropadak edo aizkolari txapelketak ikustera; gustuko izango dituzu.
Euskaldunek sortutako pilota jokoek osatzen dute euskal pilota.
Pilotarien posizioa kontuan hartuta, euskal pilotan bi motatako jokoak bereiz ditzakegu:
Euskal Pilotaren kirol-modalitateak ondoko kirol-diziplina hauek barne hartzen ditu:
Pilotaleku hauetan horma bertikal bat edo bi izan daitezke bata bestearen aurrean eta elkarrekin paraleloan. zoruak laua izan behar du pilotak behar bezala eman dezan punpa.
Trinketean bi zati bereiz ditzakegu: batetik, kantxa, eta, bestetik, ikusleentzako eremua.
Kantxa osatzen duten zatiak: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; alboetako hormak, edo ezkerreko horma eta eskuineko horma; eta pilotariaren atzean dagoen horma edo errebotea.
Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bana dago. Galeria horiek maldan dagoen teilatutxo edo taula batek estaltzen ditu. Galeriaren horma bertikalean sarea jartzen da.
Trinketak baditu beste elementu nagusi bi ere; batetik, xiloa, eta, bestetik, frailea. Xiloa frontisaren eskuinaldean dagoen zulotxoa da.
Frailea eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka da, eta pilotaren norabidea aldarazten du.
Ezker paretako frontoiak hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Kantxa osatzen duten zatiak: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; pilotariaren ezkerrean dagoen horma, edo ezker pareta; eta, azkenik, pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea. Kantxa eskas edo txapa izeneko marra batzuek mugatzen dute; marra horiek egurrez, txapaz edo zorua ez bezalako materialez egin behar dira.
Kantxaren ondoan dagoen lur-zatia da kontrakantxa.
Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko. 4. koadroan faltako marra izango da eta 7.ean pasakoa.
Ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.