Badmintona

1. JOKALEKUAREN NEURRIAK ETA SAREAK.

1.1. Jokalekuaren forma eta neurriak.

Jokalekua laukizuzena da, 13,4 m luze eta 6,1 m zabal dena, eta 4 zm-ko lodiera duten marraz mugaturik egoten da.

Marra guztiaz dira mugatzen duten azaleraren parte.

Erdiko marrak bitan banatzen du sakeko gunea, eta beti izango da sakeko gunearen zati.

· Banakako partidetan, barrualdeko alboko marrek mugatzen dute jokalekua eta kanpoaldeko hondoko marrak.

· Binaka jokatzeko kanpoko marrek mugatzen dute jokalekua.

a) Oinarrizko seinaleak

· Marra ertainak

· Sakea egiteko marra laburrak

· Saretik 1, 98 metrora

· Alboko marrak

· Hondoko marrak

· Binakako partidetan sakea egiteko marra luzeak

· Sakeko laukiak

1.2. Sarearen eta zutoinen forma eta neurriak.

Jokalekuaren erdian jartzen da sarea. Sareak 0,76 m-ko zabalera izan behar du eta gutxienez 6,1 metroko luzera, eta sareak lodiera berdina izan behar du, 15-20 mm artekoa.

Pistaren erdialdean, sarearen goiko aldetik zoruraino 1,52 metroko distantzia egon behar du, eta 1,55 metrokoa lurretik zutoinaren finkapeneraino.

Zutoinek eusten diote sareari, binakako jokalekuko alboko marren gainean jartzen dira, eta lurretik 1,55 metro altxatzen dira.

2. TALDEEN OSAERA. SAKATZAILEA ETA ERREFERARIA

Jokalariak sarearen alde banatan jartzen dira; luma-bola edo bolantea lehenbizi jotzen duena izango da sakatzailea eta bestea erreferaria.

Zein aldetan ariko diren eta sakatzailea edo erreferaria nor izango den zozketaz erabakiko da. Zozketako irabazleak aldea edo sakea hautatuko du.

3. PARTIDA MOTAK ETA IRAUPENA.

3.1. BANAKAKO PARTIDAK

Eskuinaldeko gunetik aterako dira sakeak, beste aldeko eskuinaldeko sakeko gunera. Sakea egiten duenak falta eginez gero, sakea galduko du eta aurkariaren tantoa izango da; aurkariak egiten badu falta, bere tantoa izango da, eta sakea ateratzen jarraituko du, kasu horretan ezkerraldetik; beraz, sakea egiteko gunea aldatu egingo da tanto batetik bestera.

  1. Sakea ateratzeko eta jasotzeko eremuak:

    1. Jokalariek eskuinaldeko gunetik aterako eta erantzungo dituzte sakeak, baldin eta sakatzaileak ez badu tanto bakar bat ere egin edo puntu kopuru bikoitia lortu badu joko horretan.

    2. Jokalariek ezkerraldeko gunetik aterako eta erantzungo dituzte sakeak, baldin eta sakatzaileak puntu kopuru bakoitia lortu badu joko horretan.

  2. Sakatzaileak eta erreferariak txandako joko dute luma-bola harik eta tantoa amaitu arte.


3.3. PARTIDA MISTOAK

Ikus binakako partidak.


3.2. BINAKAKO PARTIDAK

  1. Sakea egiteko eta jasotzeko guneak:

    1. Sakatzaileak eskuinaldeko gunetik aterako du sakea jokoaren hasieran edo sakatzaileek oraindik punturik lortu ez badute edo puntu kopuru bikoitia lortu badute joko horretan.

    2. Sakatzaileak ezkerraldeko gunetik aterako du sakatzaileek puntu kopuru bakoitia lortu badute joko horretan.

    3. Hartzailearen aldeko jokalariak atera badu azken sakea, sakea egin duen sakekoadroan geratu behar du. Alderantzizkoa egingo du bere bikoteak.

    4. Sakatzailearen sake-koadroaren diagonalean dagoen beste aldeko sake-koadroko jokalaria jasotzailea izango da.

    5. Jokalariek ez dute euren sake-koadroa aldatuko, beraiek sakea dutela puntu bat irabazi arte.

    6. Edozein txandatan, sakea ateratzen duenaren puntuazioaren arabera egingo da sakea.

  2. Joko hurrenkera eta pistako kokapena:

    1. Sakeari erantzun ondoren, sakearen aldeko edozein jokalarik eta jasotzailearen aldeko edozeinek jo dezake bolantea txandaka, tantoa amaitu arte (5.6 araua).

    2. Sakeari erantzun ondoren, jokalariak sarearen bere aldeko edozein lekutatik jo ahal izango du bolantea.

    3. Erreferariak soilik eraman ahal izango du sakea; bolanteak jasotzailearen kidea ukitzen edo jotzen badu, falta izango da eta atera duenak irabaziko du puntua.

  3. Puntuazioa eta sakea:

    1. Jokaldia sakea atera duenak irabazten badu, puntu bat izango du. Sakatzaileak berriro egingo du sakea, baina beste aldeko sake-koadrotik.

    2. Sakea jaso duenak irabazten badu jokaldia, puntu bat izango du. Orduan alde jasotzailea zena sakea egingo duena izango da orain.

  4. Sakearen sekuentzia. Edozein jokotan, sakea egiteko eskubidea pasako da segidan:

    1. Jokoaren hasieran eskuineko sake-koadrotik lehen sakea atera duenarengandik,

    2. Hasierako jasotzailearen kidearengana. Sakea ezkerreko sake-koadrotik egingo da.

    3. Tantoa irabazi duen aldeko sake-koadroan dagoen lehen sakatzailearen kidearengana.

    4. Tantoa irabazi duen aldeko sake-koadroan dagoen lehen sake hartzailearengana, eta horrela jarraian.

  5. Ez du inork sakerik egingo tokatzen ez zaionean, ezta erantzungo ere tokatzen ez zaionean, ezta joko berean bi sake jarraian jasoko ere, arauetan dioena ez bada.

  6. Alde irabazleko edozein jokalarik egingo du sakea lehenik hurrengo jokoan, eta alde galtzaileko edozein jokalarik jaso ahal izango du.

3.4. IRAUPENA

Partidak gehienez hiru joko izango ditu.

21 tanto lehenengo lortzen dituen aldeak joko bat irabaziko du.

Joko bana irabaziz gero, hirugarren joko bat jokatuko da, eta aldez aldatuko dira 11. tantora heltzean.

Puntuazioa 20na dagoenean, 2 puntuko aldea lehenengo ateratzen duen aldeak irabaziko du jokoa. Puntuazioa 29na dagoenean, 30. tantoa lehenengo lortzen duenak irabaziko du jokoa. Joko bat irabazten duen aldea hasiko da sakea egiten hurrengo jokoan.

4. MATERIALA

4.1. Erraketa.

Erraketak gehienez 68 zm izango ditu luzeran eta 23 zm zabaleran, eta 75-120 gr arteko pisua.

Zati hauek ditu:

  • Burua.- Markoa eta harien eremuak osatzen dute, eta hariak 6-11 kg arteko tentsioan jartzen dira. Zabaleran gehienez 21 zm izaten ditu eta luzeran 28 zm.

  • Hagatxoa.- Heldulekua eta burua lotzen ditu.

  • Heldulekua.-Ehunezko, felpazko edo larruzko tela batez estalirik egoten da errazago heltzeko.

4.2. Bolanteak edo luma-bolak

Kortxozko edo kautxuzko buru erdiesferiko bat dute, 2,54-2,86 zm-ko diametroa duena eta larruz estalia, hautsi ez dadin, eta 6 zm-ko 14-16 antzara, ahate edo nylon lumaz inguratua.

Nylonezko lumak gogorragoak eta iraunkorragoak dira, eta naturalak, aldiz, zehatzagoak baina hauskorragoak dira.

Luma-bolak 4,74 gr eta 5,50 gr artean pisatzen du.

5. ARAU TEKNIKOAK

Badminton jokoaren oinarria da sarearen gainetik bolantea jaurtitzea eta hari erantzutea, bolanteak lurrik ukitu gabe eta lehen zehazturiko jokalekuaren barnean. Aurkariaren jokalekuan bolanteak lurra ukitu dezan saiatu behar du jokalariak, eta aldi berean bere jokalekua babesten, tantoa lortzeko.

Banakako partidak

Binakako partidak

5.1. Sakea

Banakako partidak

Binakako partidak

Sakea egiteko gunetik egingo da sakea, diagonalean, aurkariaren sake-koadrora; banakako edo taldekako partida den, azalerak aldatu egiten dira.

Sake bat zuzen egina izateko:

  • Inork ez du arrazoirik gabe atzeratu behar.

  • Sakea egingo duena eta jasoko duena aurkako sake-koadro diagonalen barnean egon behar dute, koadro hauen alboko marrak ukitu gabe.

  • Sakatzailearen nahiz jasoko duenaren oinen zati batek pista ukitzen egon behar du, geldirik, sakearen hasieratik amaiera arte.

  • Sakatzailearen erraketak lehenik bolantearen oinarria jo behar du.

  • Erraketak bolantea jotzen duen unean, honek jokalariaren gerriaren azpitik egon behar du. “Gerria” deituko zaio jokalariaren azken saihetsaren parean sortuko litzatekeen balizko marrari.

  • Bolantea jotzeko unean, erraketaren heldulekuak behera begira egon behar du.

  • Behin sakea hasita, sakatzailearen erraketaren mugimenduak aurrerantz jarraitu behar du sakea amaitu arte.

  • Sakatzailearen erraketatik gorantz jarriko da bolantea, gero sarearen gainetik pasa dadin, jasotzailearen eremuan erortzeko, baldin eta ez badute lehenago ukitzen.

  • Falta izango da, sakatzaileak sakea egin nahian, bolantea jotzen ez badu.

Jokalariak euren lekuetan prest daudenean, sakatzailearen erraketaren buruaren aurreranzko mugimendua da sakearen hasiera.

Sakea gauzatuko da, behin hasita, sakatzaileak bolantea erraketaz jotzen duenean edota sakea egin nahian, bolantea lurrera erortzen bazaio.

Sakatzaileak ezingo du sakea egin, eraman behar duena prest ez badago, baina sakea eramaten saiatzen bada, prest zegoela pentsatu beharko da.

Binakako partidetan, bikoteak nahi bezala kokatu ahal izango dira, baldin eta ez bazaio ikusmena oztopatzen ez sakatzaileari, ez eta eraman behar duenari ere.

Sakean akatsa gertatuko da jokalari batek:

  • Sakea egin edo jaso badu bere txanda ez denean.

  • Sakea egin edo jaso badu ez zegokion sake-koadrotik.

Sakea ateratzerakoan akatsa ikusten bada, hau zuzendu egingo da eta markagailua zegoenean mantenduko da.

5.2. Aldez aldatzea

Lehen jokoaren amaieran.

Hirugarren jokoaren hasieran.

Hirugarren jokoan, aldeetako batek 11. puntua lortzean.

5.3. Puntu bat irabaztea

Bolantea aurkariaren jokalekura legez bidali eta hark erantzutea lortzen ez duenean irabazten da puntua

5.4. Legez erantzutea

Erantzuna ontzat hartuko da bolanteak sarea edo zutoinak ukitu eta haien gainetik igarotzen bada, baina betiere jokalariak sarerik eta zutoinik ukitu gabe; behin kolpea jotakoan sarea gainditu ahal izango da erraketarekin.

5.5. Faltak

Falta egongo da:

  1. Ez bada sakea zuzen egin (5.1. araua)

  2. Sakea egitean bolantea:

    1. Sarean kateatuta eta bertan zintzilik geratzen bada.

    2. Sarea gainditu ondoren, bertan preso geratzen bada.

    3. Jaso behar duenaren kideak jotzen badu.

  3. Jokoaren erdian, bolantea(k):

    1. Pistatik kanpora erortzen bada (ez mugaren gainean ez barruan).

    2. Saretik pasatzen bada, edo sare azpitik.

    3. Ez badu sarea pasatzen.

    4. Sabaia edo alboko hormak ukitzen baditu.

    5. Jokalariaren gorputza edo arropa ukitzen badu; edo

    6. Pistatik kanpo dagoen objekturen bat edo pertsonaren bat jotzen badu. (Eraikinaren egitura dela eta, badmintoneko agintari lokalak bertarako balio duten erabakiak har ditzake, beharrezkoa baderitzo, bolante batek oztopo bat jotzen duen kasuetarako, betiere bere Federazioaren beto-eskubidearen pean.).

    7. Erraketan preso geratzen bada eta jarraian sakea egiteko jaurtitzen bada;

    8. Bi kolpe emanez, jokalari berak bi aldiz jarraian jotzen badu.

    9. Segidan jokalari batek eta bere kideak jotzen badu; edo

    10. Jokalari baten erraketa jotzen badu eta gero jokalari horren pistaren hondorantz badoa.

  4. Bolantea jokoan dela, jokalari bat(ek):

    1. Erraketaz sarea edo honen euskarria ukitzen badu, edo gorputza edo arropa.

    2. Aurkariaren pistan sartzen bada sare gainetik erraketaz edo gorputzez, baina kolpean jokalariak sare gainetik bolanteari jarraitzen dionean izan ezik.

    3. Aurkariaren pistan sartzen bada sare azpitik erraketaz edo gorputzez, eta horrekin aurkariari arreta galarazten edo oztopoa sortzen badio.

    4. Aurkariari oztopoa eragiten badio, adibidez, ez badio legezko kolpea ematen uzten erraketak bolanteari sare gainetik jarraitzen dionean.

    5. Jokoan zehar, jokalari batek aurkariari arreta nahita galarazten dionean, keinuak edo oihuak eginez, adibidez.

  5. Jokalari batek arau-hauste larriak baditu, jarraian eginak, 5.8 arauaren pean.

5.6. Bolantea jokoz kanpo

Bolante bat ez dago jokoan:

  1. Sarea edo zutoina jo ondoren, jotzailearen pistara erortzen hasten denean.

  2. Pista jotzen duenean.

  3. Falta edota errepikapena egon denean.

5.7. Errepikapenak

Errepikapena” epaileak edota jokalari batek (epailerik ezean) adierazi ahal izango du jokoa eteteko.

Errepikapena honako kasuotan adieraziko da:

  1. Sakatzaileak sakea egin badu hartzailea prest ez zegoela.

  2. Sakea egiten ari dela, aldi berean falta egiten badute hartzaileak eta sakatzaileak.

  3. Sakea erantzun ondoren, bolantea:

    1. Sarean kateatuta eta bertan zintzilik geratzen bada.

    2. Sarea gainditu ondoren, bertan preso geratzen bada.

  4. Jokoa ari dela, bolantea desegiten bada edota oinarria erabat bereizten bada.

  5. Epailearen ustez, jokoa eten egiten bada edota aurkako entrenatzaileak jokalari bati arreta galarazten badio.

  6. Marrazain bati ikuspegia galarazten bazaio, eta epaileak ezin badu erabakirik hartu.

  7. Errepikapena edozein ustekabekoren aurrean adieraz daiteke.

Errepikapena dagoenean, azken saketik gertatutakoak ez du baliorik izango, eta sakea egin duenak egingo du berriro, sakean akatsa gertatu den araua aplikatu ezean behintzat.

5.8. Joko jarraitua, portaera txarra, zigorrak.

  1. Jokoak jarraitua izan behar du lehen sakea egiten denetik partida amaitu arte, 5.7.2 eta 5.7.3 arauetako kasuetan izan ezik.

  2. Atsedenaldia. Partida guztietan egongo da atsedenaldia:

    1. Joko bakoitzean ez da 60 segundo baino gehiagokoa izango alde batek 11 puntu lortu dituenean.

    2. Ez da 120 segundo baino luzeagoa izango lehen eta bigarren jokoaren artean, eta bigarren eta hirugarren jokoen artean.

  3. Joko etena:

    1. Jokalarien nahiaren kontrako gorabehera batek hala eskatuz gero, epaileak jokoa eten dezake irizten dion epe batez.

    2. Salbuespenezko egoera batean, epaile nagusiak jokoa eten dezan eska diezaioke epaileari.

    3. Jokoa eteten bada, tanteoak bere horretan jarraituko du eta jokoari berriro puntu horretan ekingo zaio.

  4. Joko atzerapena

    1. Inola ere ez da jokoa atzeratuko jokalariak arnasa har dezan edo indarrak bil ditzan, ez eta aholkua jasotzeko ere.

    2. Epailea izango da jokoaren atzerapena erabakiko duen bakarra.

  5. Aholkua eta pista uztea

    1. Jokalariak bolantea jokoan ez dagoenean soilik hartu ahal izango du aholkua partidan zehar (5.6 araua).

    2. Jokalariak ezingo du pista utzi partidan zehar epailearen baimenik gabe, ez bada 5.8.2 atalean zehazten diren atsedenaldietan.

  6. Jokalari batek ezingo ditu ondokoak egin:

    1. Jokoa nahita atzeratu edo eten.

    2. Bolantea aldatu edo bortxatu abiada eta hegaldi handiagoa lortu dezan.

    3. Jarrera erasokorra izan.

    4. Kiroltasunik gabeko jarrera izan edo badmintoneko arauen aurka jo.