Euskal Dantzak

Euskal Dantza Tradizionalak

Folklorea gizarte bat definitzerako orduan funtsezko ezaugarria da, eta euskal dantzak, belaunaldiz belaunaldi urte eta mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko dira. Euskal dantzetan era guztietako eragin eta nahasteak aurki daitezke, izan ere, dantza tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da Euskal Herrian.

Euskal dantzetako asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan, batez ere festa edo ospakizun erlijioso ezberdinetan. Beste batzuk, ordea, zaharragoak dira, XVIII. mendekoak. Eta badira denboraren poderioz indarra galtzen joan diren dantzak ere, gerora desagertu direnak.

Garai batean gizonezkoak ziren dantzatzen zutenak. Gaur egun, ordea, Euskal Herriko dantza taldeetan dantzari gehienak emakumezkoak dira. Urteetan zehar galdu diren zenbait dantza ere emakumezkoei esker berreskuratu dira.

Herriko jaietan, auzokoetan zein leku pribatuetan dantza folklorikoak, tradizionalak, herrikoiak, ludikoak, erlijiosoak eta abar egiten dira. Dantza hauek, oro har, melodia jakin baten soinuarekin irudikatzen diren gorputz-adierazpen erritmikoak dira.

Aurrekariak

XX. mendearen lehendabiziko herenean dantza tradizionalak indarra hartzen joango dira. Horrela, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetan, apurka-apurka dantza taldeak sortuko dira eta euren artean topaketa eta agerraldi handiak antolatuko dituzte.

Gerra zibilak, ordea, euskal bizitza kulturalaren zati handi bat isilarazi eta desagerrarazi egingo du. Frankoren jazarpenaren ondorioz, euskal folklorea talde gutxi batzuen esku geratuko da, mundu landatarrean, batez ere.

Denborak aurrera, 40ko hamarkadan hirietan dantza taldeak sortzen hasiko dira, 50eko hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruña), Goizaldi (Donostia) eta Dindirri (Bilbo) bezalako dantza taldeak sortuz.

Aurrerantzean ez hirietan bakarrik, herrietan ere pixkanaka taldeak sortuz joango dira. Hala, horien arteko harremanak indartzen hasiko dira, eta gainera, talde bakoitzaren ezagupenak elkartrukatu dituzte: Folklorearen inguruko ikerketak egingo dituzte, egun bereziak antolatuko dituzte (Dantzari Txiki Eguna), erakunde iraunkorrak sortu dira (Euskal Dantzarien Batzarra), aldizkarien bidez dantzen inguruko idatziak argitara emango dituzte (Dantzariak aldizkaria)... Azken finean, dantza indar handia hartzen hasiko da Euskal Herri osoan.

Egungo egoera

Egun, Euskal Herri osoan 250etik gora dantza talde daude. Bizkaia da talde gehien biltzen dituen lurraldea ia 100 talderekin.

Dantza taldeek dantza tradizionalak mantentzeko helburua badute ere, azken urteotan zenbat dantza taldeek dantza garaikidearekin nahasten dituzte tradiziozko dantza horiek. Betiere dantza tradizionalak oinarri hartuta, dantza garaikideko zenbait ñabardura sartzen dituzte dantza eta ikuskizun berriak sortzeko.

Dantzak

Pitx edo Alunelul


Zazpi Jauzi


Txapelua edo Chapelloise