Koronabirusa

Koronabirusa: prebenitzeko gomendioak

Hemen kontsultatu dezakezu koronabirusari buruzko informazioa, bai eta Osasun Sailak eta Osakidetzak haren kutsadurari aurrea hartzeko eta sintomak antzemanez gero zer egin jakiteko egindako gomendio nagusiak ere:

Nigatik, zugatik, bi metro

Leku itxietan ezin badiozu segurtasun distantziari eutsi, ERABILI MASKARA

https://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/

Eusko Jaurlaritzak birusaren transmisioa etetzeko neurriak

Euskadin hartutako azken neurriak

1. Oro har, honako neurri hauek mantentzea:

  • Euskadiren itxiera perimetrala.

  • Gehienez 6 pertsonako taldeak.

  • Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.

  • Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.

  • Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

  • Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.

  • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.

2. Prebentzio-neurri berriak hartzea:

  • Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.

  • 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.

  • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:

    • Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.

    • Taldeko kirol-jarduera etetea.

3. Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:

  • Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.

  • Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.

  • Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.

Azken aldaketako data: 2021/01/17

Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?

Bai, salbuespenik gabe .

Indarrean jarraitzen al du Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko muga?

Bai.

Lurralde Historikoen araberako konfinamendu perimetrala itzuli da Euskadira?

Bai. Urtarrilaren 13ko 00:00etatik aurrera, bizileku duten Lurralde Historikoko pertsonen sarrera eta irteera murrizten da, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin, behar bezala justifikatuta, eta Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, salbu eta bizileku duten udalerrian edo mugakidean kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanlekiko 500 edo gehiago bada

Udal-konfinamendua itzuli da?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan soilik mugatuko da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren barrutian.

Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?

Bai.

Joan al naiteke beste udalerri batera erosketak egitera nire udalerria gune gorrian badago (100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua du)?

Ez. Ez dago baimenduta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietatik irtetea edo sartzea, funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako izan ezik, baldin eta udal-konfinamenduak ukitutako udalerriak ez baditu horiek, edo behar bezala justifikatutako urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik ez bada.

KIROLA

Eskola kirola baimenduta al dago?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Horretarako behar diren udal-instalazioak prest daudenean berrekingo zaie, betiere.

Eta eskola-kiroleko lehiaketa?

Ez.

Ikasleek aldagelak erabil ditzakete?

Ez. Aldagelak ezin dira erabili eskola-kirolean.

Nola erabili behar da maskara kirola egiterakoan?

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.

Eraman al dezaket semea bere kirol-jarduerara, baldin eta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duen udalerri batean badago?

Ez. 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, udal-konfinamendua aplikatuko da, eta ezin izango da inor sartu edo atera udalerriaren mugatik, justifikatutako kasuetan izan ezik. Gainera, herri horietan, taldekako kirola bertan behera geratuko da.

Taldean kirola egin dezaket?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere. Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kiroljarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.

Irten al daiteke korrika egitera edo bizikletan taldean ibiltzera?

Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere.

Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan, eta lehiaketetan.

Joan naiteke Lurralde Historikoko beste udalerri batera jarduera fisikoa aire zabalean egiteko?

Bai, zure Lurralde Historikoko edozein udalerritara joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko, Covid-19ko kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago dutenetara. Ezin duzu joan Covid-19ko kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiago den udalerrietara.

Eskolak edo jarduerak taldean eskain daitezke?

Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, jarduera fisiko biziko aparteko uneetan izan ezik, 6 pertsonako taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 50era mugatuta badago.

Kirolari federatu bat lehiatu daiteke?

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.

BESTE BATZUK

Musika eta abesbatzen entseguak debekatuta daude oraindik?

Etenda jarraitzen dute ahots-musikako entsegu eta jarduera kolektibo ezprofesionalek, hezkuntza arautuan daudenen kasuan izan ezik.

Eta dantza taldeenak?

Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.

Zer ordutegi dute ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.


https://bideoak2.euskadi.eus/2021/01/13/news_66172/Ohiko_galdera-erantzunen_dokumentu_eguneratua_Urtarrilak_12.pdf

Zer egin dezaket babesteko?

  • Eskuak sarritan garbitu

  • Eztul egitean estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin

  • Gainazalak garbitu

  • Eta sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.

  • Herritar guztiei urruntze-neurriak har ditzatela gomendatzen zaie, bereziki leku publikotan. Urruntzeak esan nahi du pertsonen artean gutxienez metro bateko eta, ahal dela, 2 metroko aldea uztea. Izan ere, gertutasuna baita kutsatzea gehien errazten duen faktorea.

Etxean kirola egiteko proposamenak

Sukarra baldin baduzu, ez egin!

INTENTSITATEA: 1

Malabareak I1

Luzatze-ariketak I1

Erlaxazioa I1

INTENTSITATEA: 2

Pilates lunbarrak I2

Just Dance I2

Pilates abdominalak I2

INTENTSITATEA: 3

20' errutina I3

40' errutina I3

30' kardio salto barik I3

Zumba I3

Zumba etxean I3

20´errutina I3

INTENTSITATEA: 4

20' errutina I4

30' errutina I4

Txirridunlaritza etxean I4



INTENTSITATEA: 5