Altuera-jauzian edo gorako jauzian jauzilariak bulkadako korrikaldi baten ondotik goranzko jauzi bat egiten du, oin baten gainean oldar eginez, garaiera jakin batean kokatua dagoen langatxoa edo listoia gainditzen edo pasatzen saiatuz.
Altuera-jauziko Fosbury estiloak lau fase ditu: lasterraldia, oldarra, hegaldia eta listoi-gainditzea eta erortzea.
Jauzilariak, korrikaldi baten ondotik eta oin baten gainean oldar eginez, jauzi horizontal bat egiten du, ahalik eta distantziarik handiena lortu ondoren hobian erortzeko.
Luzera-jauziaren teknika Jauziaren faseak hauek dira: lasterraldia, oldarra, aireko fasea edo hegaldia eta erortzea.
Hesi-lasterketen helburua da helmugara ahalik eta arinen heltzea ibilbidean jarrita dauden oztopoak pasatuta. Horretarako, hesiak ahalik eta arinen igaro behar dira, hesiaren aurretik eta ostean bizkortasunez korrika eginda.
Hesiak gainditu behar badira ere, hesi horiek gainditzean ahalik eta denbora txikiena galtzea da proba honetarako teknika onena. Beraz, ahal duen neurrian eta teknika erabilita, atleta saiatuko da hesi-lasterketa lasterketa laua balitz bezala korritzen. Hesi-lasterketak berez abiadura-lasterketak dira, baina zertxobait moldatuta.
Donald Lippincott estatubatuarrak lehen errekorra ezarri zuen 1912ko Stockholmeko Jokoetan.
Usain Bolt jamaikarra munduko gizonik azkarrena bihurtu zen Berlingo 2009ko Munduko Txapelketan.
Marie Mejzlikovak (Txekoslovakia) emakumezkoen lehen errekorra lortu zuen 1922ko abuztuaren 5ean Pragan.
Florence Griffith-Joynerrek (AEB) orain dela 33 urte lortu zuen gaurko munduko errekorra, 1988ko Seulgo jokoetan.
Irteteko teknikak eragin handia du marka on bat lortzeko. Atzeko hanka da aurrerantz irteten den lehena. Lehen urratsetan gorputzak 45ยบ-ko inklinazioa hartzen du.
Pisu gehiena eskuen gainean jartzen da eta sorbaldak aldaka baino beheraxeago egon behar da.
Aldaka grabitate-zentroa da eta lasterketa osoan ia altuera berean doa.
Atletak zutitzen dira 30 metroraino eta hortik aurrera ez dute arnasarik hartzen
Abiadura handiena 60. metroan lortzen da
https://as.com/juegos_olimpicos/2021/07/20/reportajes/1626739074_329851.html