Aerobika musikaren erritmoa jarraituz burutzen den lan aerobiko bat da. Hau da oxigeno zorrik gabeko ariketa. Erresistentziaz gain, indarra, malgutasuna eta batik bat koordinazioa eta erritmoa lantzeko aukera eskaintzen digu.
1968. urtean Estatu Batuetako armadako mediku batek bere kideen erresistentzia garatzeko entrenamendu sistema bat garatu zuen. Bertan ariketa ezberdinak egiten ziren musikaren erritmoa jarraituz. Denbora gutxian mundu osora zabaldu zen.
Gaur egun modalitate ezberdinak aurkitu ditzazkegu: Aquagim (uretan egiten den aerobika), Spinning (bizikleta gainekoa), Step (plataforma gaineko aerobika), Aerokickboxing (airean emandako ostikada eta bestelako kolpaketak),.....
Aerobika esku hutsean egiteaz gain beste zenbait materialekin praktikatu daiteke:
Musika, erritmo erregularrez banatutako “kolpez” osatuta dago. Kolpea taupaden modura errepikatzen den soinua da. Kolpe hauei Beat izena ematen zaie.
Zortzi (8) Beat esaldi musikal bat osatzen dute, eta lau esaldik, bloke musikal bat. Beraz bloke bat 32 beat-ez osatuta egongo da.
Esaldi bakoitzaren hasierako kolpea besteak baino sendoagoa da eta azentua deitzen zaio.
Aerobikeko saio baten intentsitatea edo abiadura Minutuko Beat Kopuruaz adieraziko da (BPM). Hau 120 BPM eta 170 BPM artekoa izaten da.
Orain arte aerobikeko saioetan disko musika erabiliena bazan, gaur egun funky, hip-hop, salsa edo merenge bezalako erritmoak erabiltzen dira.
Aerobikeko saio arrunt batek fase ezberdinak dauzka:
Koreografia bat pausu sinpleez osatzen da. Pausu hauek oinen eta besoen mugimenduen konbinaketaz sortzen dira.
Pausuak ikasteko gomendagarria da, lehenik hanken mugimenduak ikastea eta ondoren, hauei besoena gehitzea. Batuketa hau mugimenduaren koordinazio maila areagotzen du.
Koreografia baten intentsitatea erabilitako pausuen araberakoa izango da. Hauek inpaktu baxukoak edo altukoak izan daitezke:
Gehienetan mugimendu bera inpaktu baxukoa edo inpaktu altukoa izan daiteke. Desberdintasuna pausua saltoarekin edo gabe egitean datza. Saio batean komenigarria izaten da inpaktu baxuko eta altuko mugimenduak tartekatzea.
Lekuan eta desplazamendurik gabe oinez ibiltzea.
Belauna flexionatu eta bular alderantz eraman.
Belauna flexionatu eta orpoa ipurdirantz eraman.
Lekuan eta desplazamendurik gabe korrika egitea.
Hanka bat aurreratu eta berriz hasierako lekura eraman
Hankarekin atzetik aurreranzko ostikada bat eman.
Aldaerak: Ariketa hau ostikada aurrera, atzeraka edo albora emanez egin daiteke
Hankak zabalduta belaunak flexionatu enborra zuzen mantenduz.
Hanka bat albo batera ireki eta ondoren bestea elkartu. Gero mugitutako azken hanka hasierako lekura ireki eta ondoren bestea elkartu.
Oin bat bestearen aurretik pasa eta bestearen inguruan bira egin.
Hanka bat alboratu, bestea atzetik gurutzatu. Lehenengoa berriz alboratu eta bestea elkartu.
Oinek V bat irudikatuko dute lurrean; bi oinak elkarrekin daudelarik, oin bat diagonalean aurrera eta albora irekiko dugu. Ondoren bestea oina beste aldera irekiko dugu. Lehenengoa hasierako lekura itxi eta azkenik bigarrena.
Hanka bat alborantz altxa eta hasierako lekura bueltatuko dugu. Hemen salto batez hanka aldatu eta bestea aldera errepikatuko dugu.
Aldi berean eta salto baten bidez bi hankak urrundu eta elkartu.
Jauzi eginez gerria biratuko dugu oinak alde batera eta besoak besterantz eraginez.
Besoak gurutze moduan luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.
Besoak aurrerantz luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.
Besoak albora luzatuak eta ukalondotik angelu zuzenean flexionatuak. Besoak bular aldean elkartu eta berriz banandu.
Besoak aurrean luzatu eta txandaka ukalondotik flexionatu eta berriz luzatu.
Beso bat albora luzatu eta bestea ukalondotik flexionatu eskua bularrean jarrita.
Besoak albora zabaldu eta aurrealdean gurutzatu goitik eta behetik, ondoren berriz zabaldu.
Besoak albora luzaturik errebote txikiak egin.
Besoak albora luzaturik biraketa zirkular txikiak egin.
Sei kidez osatutako taldeka; Koreografia bat asmatu behar duzue.
Gogoratu koreografia asmatzeko jarraitu beharreko pausuak:
https://sites.google.com/site/sudurgorribi/