Saskibaloia jokaleku angeluzuzen batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirola da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da; bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da.
Ez profesionaleko saskibaloiko partidu batean hogei minutu irauten ditu zati bakoitzak eta hamar minutuko atsedenaldia dago bi zati horien artean. Partidu profesionaletan lau zati daude, eta zati bakoitzak hamar minutu (FIBAn) edo hamabi minutu (NBAn) irauten ditu. Berdinketa gertatzen bada, bost minutuko luzapena izango da, talde batek irabazi arte.
Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da. Zirkulua marra batek bi zatitan banatzen du eta horren ondoan jarri behar dituzte oinak (zirkuluan sartu direnek). Beste jokalariak zirkuluaren inguruan jarri behar dira zelaiaren alde bietan. Jokozainak baloia gorantz botatzen du zirkuluaren erdian eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota ukitzeko asmoekin. Horrela, desbideratu egiten dute pilota eta beraien taldekideren baten aldera botatzen dute (hartu gabe).
Saskibaloiko talde baten hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian. Entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake, eta edozein momentutan.
Saskibaloiko partidu batean puntu bateko, biko eta hiruko saskiratzeak egon daitezke. Tiro askeko saskiratzea bada, puntu bat lortzen da. Saskitik zero eta 6,25 metro bitarteko saskiratzeek 2 puntu balio dute. 6,25 metro baino urrunagotik botaz gero, 3 puntu lortzeko aukera dago.
Saskibaloiko zelai batek azal gogorra, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabekoa izan behar du. 15 metroko zabalera eta 28ko luzera. Zelaiaren perimetroan oztoporik gabeko bi metro egon behar dira.
Jokoan talde batek ondorengo hutsegite hauetakoren bat egiten badu, beste taldeak aterako du baloia, hutsegitea egin den lekutik hurbilen dagoen joko eremuaren mugatik, hau da, alboko marratik edo hondoko marratik:
Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak egiten dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik bestera.
Teknika hau pilota boterik eman gabe mugitzeko erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:
Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.
Hasieran bezala, baina bote bat emanez.
Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.
Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:
Saskira hurbiltzeko eta jaurtitzeko oinarrizko ekintza da. Saskira hurbiltzeko ekualdearen arabera modu batera edo bestera egingo dugu.
Eskumatik sartuz gero:
Sarreta Motak: