6 jokalariko 2 taldek jokatzen dute elkarren aurka 18x9 m-ko zelai batean. Zelai erdiko sareak bi taldeak banatzen ditu. Sake batez ematen zaio hasiera jokoari. Baloia, sake eremutik jaurti eta sare gainetik pasa ondoren beste taldearen zelaira sartu behar dugu. Bi taldeek 3 ukitu izango dituzte baloia beste aldera pasatzeko. Jokalari batek ezin du bi bider jarraian ukitu baloia, baina 3 ukituen barruan 2 egin ditzake (1. eta 3. ukituak adibidez). Bi taldeen estrategia baloia beste taldearen zelaian lurra jotzea eta norberarenean hori ekiditean datza.
Boleibolak, beste kiroletatik bereizten duten ezaugarri propioak ditu:
Zelaiak 18 m-ko luzera eta 9 m-ko zabalera ditu. Sarearekin bananduta 9x9 m-ko bi zelai lortzen ditugu.
Zelai hauek mugatzen dituzten marren artean alboko marrak, atzeko marrak, erdiko marra eta sakerako marratxoak daude.
Joko akzioen arabera zelaiaren 3 eremu bereiziko ditugu:
Sareak 9,5 m-ko luzera eta 1m-ko zabalera ditu. Sarearen altuera, berriz, jokalarien adin mailari eta sexuari egokitua da (Nagusiak, mutilak 2,43 m eta neskak 2,24 m)
Zelaiko alboko marrak eta sareak bat egiten duten lekuan, alboko bi banda zuri ipintzen zaizkio sareari.
Banda horietan jokoaren zabalera mugatuko duten bi antenak jarriko ditugu (Ikusi irudia).
Talde bat, gehienez, 12 jokalariz osatua dago. Horietatik 6 hasiko dira jokatzen, 3 aurrelari gisa eta beste 3rak atzelari.
Beste 6ak ordezko jokalariak dira eta ordezkoen aulkian itxoin behar dute.
Talde bakoitzak 6 jokalari izan beharko ditu beti jokoan. Horrela ez denean, partida edo seta galdutzat ematen zaio talde osatugabeari.
Talde bakoitzak 6 aldaketa egin ditzake set bakoitzean. Aldaketa hauek egiteko, epaimahai aurrean dagoen aldaketa eremua erabili behar da. Aldatua izan den jokalari bat berriro zelairatzeko, bi baldintza bete behar dira:
Defentsa lanerako dohain bereziak dituen jokalaria da eta, batez ere, defentsa eremuan jokatuko duena.
Arautegi berezia jarraitu behar du:
Boleibolean puntu zuzenera jokatzen da. Jokaldi guztietan egin daiteke punturen bat. Puntua egiteko era ezberdinak daude, ia guztiak arautegiari lotuak:
Boleibolean 25 puntu lortzen dituen taldeak set bat irabazten du. Horrez gain, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da (25- 23 adibidez). 24-24 puntuko berdinketa gertatuko balitz, partidak aurrera jarraituko luke 2 tantoko aldea talde batek lortu arte (30-28 adibidez).
Partida batek 5 set ditu gehienez. Partida bat irabazteko, talde batek hiru set irabazi behar ditu (3-1 adibidez).
Bina seteko berdinketa (2-2) dagoenean, azken seta (bosgarrena) 15 puntutara jokatuko da eta, beste setetan bezala, 2 puntuko aldearekin irabazi behar da.
Zelaia sei posiziotan banatzen da: II-III-IV posizioak aurrelarienak dira, I-VI-V posizioak, berriz, atzelarienak.
Sakea egingo duen jokalariaren posizioari I posizioa deituko diogu, bere aurrekoari II eta horrela laukia zarratu arte (III-IV-V-VI).
Sake bat dagoenean, bi taldeetako jokalariak sake posizioan jarriko dira, errotazio ordena egokia aldatu barik. Bestela, puntu bat galduko dute (ikusi sake posizioko faltak).
Sakea egin eta gero, jokalariek beraien posizioak alda ditzakete, beraien joko posizioak hartuz, baina aurrelari edo atzelari izaten jarraituko dute.
Jokalariak, sakea berreskuratzen duten bakoitzean, zelaian duten posizio bat aldatu behar dute erlojuaren orratzen norabidean eta errotazio ordena apurtu barik. Posizio aldaketa honi errotazioa deituko diogu.
Errotazioa falta, jokalarien posizio aldaketa txarto eginda edo egin gabe duen taldeari seinalatuko diote epaileek. Sakea egiten duen momentuan hain zuzen ere.
Jokoari hasiera ematen dion ekintza da sakea.
Zelaiko I posizioan dagoen jokalariak egiten du sakea (eskumako atzelariak). Jokalari hau sake eremuan jarriko da eta baloiari esku batekin eta airean dagoela emango dio.
Sakea ona izateko, baloiak sarea gainditu behar du, nahiz eta sarea ukitu, eta beste zelai barrura sartu.
Baloia barruan:
Baloia kanpoan:
Baloia gorputzeko edozein atalez uki dezakegu. Hona hemen aholku batzuk:
Baloi-ukituen faltak:
Baloia sare gainetik eta antenen barrutik pasa behar da.
Sakea ontzat emango da baloia sarea ukituta beste aldera pasatzen denean.
Baloiak sarea jotzen badu, jokaldia jarraitu dezakegu; beti ere hiru ukituen barruan
Egin daiteke:
Falta da:
Blokeoa, beste taldekoen erasoa sare ertzaren gainetik oztopatzeko defentsa keinua da.
Egin daiteke:
Falta da:
Beste zelaira, sare gainetik, botatzeko helburuarekin egiten diren jaurtiketa guztiak eraso-ukituak dira, blokeoa eta sakea izan ezik.
Zalantza handiak sortzen dituzten hiru egoera azalduko ditugu era laburrean:
Erasoko faltak: