UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
1. jarduera praktikoa: unibertsoko elementu bat ikertzea.
Ikasleei unibertsoarekin lotutako elementu bat esleituko zaie taldeka eta elementu hori inprimagailua erabiliz sortu beharko dute. Saio honetan taldeak egingo dira eta talde bakoitzak egokitu zaion elementua aztertu beharko du.
1. jarduera: taldeak sortzea.
Taldeak modu ludikoan sortzeko honako dinamika hau erabiliko da:
● Hainbat rol irudikatzen dituzten txartelak sortuko dira: pilotua, zientzialaria, ingeniaria eta idazkaria.
● Ikasleek txartel bat aukeratuko dute eta talde bakoitzean rol desberdinak dituen talde heterogeneoa eratzen dela ziurtatuko da.
● Taldeak osatuta daudenean, proiektua nola gauzatu eztabaidatu eta planifikatuko da, eta, horretarako, bakoitzaren ideiak eta trebetasunak partekatuko dira.
Sei talde sortuko dira guztira eta talde bakoitza 4 ikaslek osatuko dute. Hauek izango dira aztertu eta sortu beharko dituzten unibertsoko elementuak:
taldea: Merkurio, Urano
taldea: Artizarra, Neptuno
taldea: Eguzkia, Marte
taldea: Jupiter, Saturno
taldea: Ilargiaren faseak, ilberria eta ilgora
taldea: Ilargiaren faseak, ilbetea eta ilbehera
Unibertsoko elementua sortzeko haien lana planifikatu beharko dute eta, horretarako, taldekide bakoitzak zer zeregin izango duen, zenbat denbora eskainiko dioten elementua aztertzeari, irudikatzeari, sortzeari etab. adostu beharko dute, besteak beste.