UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
jarduera: unibertsoaren sorrera aztertzea.
Big Bangaren teoria azalduko da bideo baten bitartez; eta Lur planetak Esne Bidea galaxian duen kokapena eta gainerako astroekin zer erlazio duen ere aztertuko da. Big Bang-a unibertsoaren jatorria azaltzen duen teoria da, eta jarduera hau gertaera horren zehaztasunak ulertzera bideratuko da.
2. jarduera: planetak asmatzea.
Ikasleak hiruko taldetan banatuko dira eta zeregin zehatz bat esleituko zaie. Lehenik eta behin, ikasle bat aukeratuko da beste taldekide bati argibideak emateko, eta bigarren ikasleak bere ametsetako planeta marraztuko du. Azkenik, hirugarren ikasleak marrazkia deskribatuko die taldekideei. Haien planeta nolakoa izatea nahi duten adostu ondoren, fitxa bat osatu eta gainerako ikaskideei aurkeztuko diete.