UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN

1. SAIOA


Gela girotzea: gela ilunetan egongo da, eta unibertsoko elementuen soinuak entzungo dira; besterik ez. Ikasleak biribilean eseriko dira eta gelaren erdian eguzki-sistemaren maketa bat egongo da. 



Irakasleak beste planetetan bizia dagoen ala ez hausnartzera, animatuko ditu ikasleak eta horretarako, bideo bat ikusiko da eta galderak egiteko tarte bat irekiko da. Sormena, irudimena eta taldean lan egiteko gaitasuna suspertzeko helburuarekin, ikasleek taldeka lan egingo dute estralurtarrei zuzendutako galderak garatzeko. Ondoren, talde bakoitzak bere galderak aurkeztuko dizkie gainerako ikasleei eta elkarrekin lan egingo dute erantzuna emateko. Jarduera honek pentsamendu kritikoa eta lankidetza garatu nahi ditu.



Ikasleen interesa pizteko jarduera honetan, ikasleei bi adierazpen aurkeztuko zaizkie, eta faltsua dena identifikatu beharko dute. Adibidez, "Gasteizen jaio naiz" edo "Ez zaizkit piperrak gustatzen". Ikasleek bi baieztapenetatik egia zein den asmatu behar dute. Jolasa bizpahiru aldiz errepikatu ondoren, irakasleak honako adierazpen hauek egingo ditu: "Astro batean bizi naiz" eta "Bizi naizen planetak argia du". Ikasleek egia zein den identifikatu beharko dute jokoaren dinamikari jarraituz, eta hori izango da hurrengo jardueraren abiapuntua. 



Ikasleei dokumentu bat osatzeko eskatuko zaie eta, bertan, unibertsoari buruz zer dakiten eta zer ikasi nahi duten adieraziko dute. Jarduera honek ikasleak espazioarekiko eta izarrekiko duten interesaz hausnartzera bultzatuko ditu. Irakasleak erantzunak baliatuko ditu, ikasle bakoitzaren behar eta interesetara egokitzen diren jarduerak diseinatzeko. 

1. Estralurtarra.mp4
Aurrezagutzak (1).pdf