UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN

13. SAIOA


Beren hiria Lurrean kokatzen ikasteko, Bee-Bot hezkuntza-robota erabiliko da. 

Beren hiriko erliebedun mapa bat emango zaie ikasleei. Maparen tamaina Bee-Bot robotaren txantiloiaren tamaina berdinekoa izango da, eta laukiak zehaztuta egongo dira. 


Robota programatzea I.  


Robotak jarraitu beharreko aginduak fitxa batzuetan zehaztuta egongo dira, alfabeto arruntarekin eta baita braillez ere. Toki horietara joateko programatu beharko dute robota. 


Robota programatzea II. 


Zerrenda batean agertzen diren hiriko lekuak identifikatu eta toki horietara bidaiatzeko programatuko dute robota. 


Robota programatzea III. 


Ukimenezko pistak sortuko dira, askotariko ehundurekin eta ikasleek robotaren bidea jarraitu beharko dute zein tokitara joango den asmatzeko.  




Ikasleek Lur planetan euren hiria bilatu beharko dute. Kokapen hori txintxeta baten bidez adierazita egongo da. Ondoren, munduko bola interaktibo baten bidez, ikasleek munduko hainbat tokiren kokapena aztertuko dute.