UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
jarduera: Ilargia aztertzea.
“Nola dastatu Ilargia” ipuina irakurriko du irakasleak gelan. Ondoren, ikasleak taldeka banatuko dira eta talde bakoitzari hainbat forma geometrikotako janaria (borobila karratua eta triangelua) banatuko zaio. Haurrek, Ilargiaren antzekotzat jotzen duten formako elikagai bat aukeratu behar dute.
Janaria aukeratu ondoren, Ilargiaren irudi batzuk erakutsiko dira fase ezberdinetan, irudi horiek hiru dimentsiotakoak izango dira. Ikasleek janaria dastatuko dute eta ikusten ari diren forma beretsuko Ilargia sortu beharko dute beren elikagaiarekin.
jarduera: Ilargiko harea sortzea.
Ilargiaren faseak aztertu ondoren, Ilargiaren gainazala aztertuko da. Horretarako, esperimentu baten bitartez, ikasleek Ilargiko harea sortuko dute.
Ikasleek maketako Ilargiaren hiru dimentsioko irudia ukitu ondoren, antzemango dute haren gainazala ez dela leuna. Ilargiaren gainazala irudikatzeko esperimentu bat egingo da gelan.
Lurrak, bere burua babesteko atmosfera bat du baina Ilargiak ez. Horregatik, egiten dute talka meteoritoek zuzenean Ilargiarekin talka; halaxe sortzen dira haren gainazalean ikusten diren kraterrak. Fenomeno hori irudikatzeko, meteoritoak izango diren kanikak erabiliko dira eta Ilargiaren harearekin talka egingo dute. Ikasleek kanikak jaurtiko dituzte, eta kentzen dituztenean, utzi duten arrastoa aztertuko dute. Ekintza horren ondorioz, kraterrak sortuko dira. Kanikak irinaren kontra botako dira, eta azkenean, meteoritoen talken ondoren, Ilargiaren gainazala nolakoa den ikusiko da.
jarduera: aztarna sortzea.
Ilargiko area erretilu batean ipiniko da eta, astronautak izango balira bezala, zapaldu egingo dute eta euren aztarna sortuko dute.
jarduera: Ilargiaren faseak egutegian zehaztea.
Ikasle bakoitzak egunero Ilargia behatu eta haren forma irudikatu beharko du familiaren laguntzarekin. Horretarako, askotariko ehundurak erabili ahal izango dituzte. Ikusmen-urritasuna duen ikaslearen kasuan, familiak lagunduko dio egunero Ilargiaren irudia txantiloian islatzen.