UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN



6. SAIOA

1. jarduera: 3Dko diseinuko softwarea aztertzea. 


Tinkercad 3Dko diseinuko software-a aurkeztuko da. Nola erabiltzen den azalduko da eta baita oinarrizko zer tresna dauden eskuragarri ere. Tutorialak eta lineako baliabideak erabiliko dira, errazago ulertzeko. 

2. jarduera: erakustaldi praktikoa egitea. 


3Dko diseinuko softwarea nola erabili erakutsiko da. Unibertsoarekin lotutako objektu sinple bat diseinatuko da, hala nola planetario bat edo espazio-ontzi bat. Horrela, oinarrizko formak nola sortu, dimentsioak nola doitu eta xehetasunak nola gehitu erakutsiko zaie.