UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
11. SAIOA
1. jarduera: konstelazioak aztertzea.
Konstelazioen ukipen-jokoa. Hainbat konstelazio irudikatzen dituen esferaerdi bat sortuko da. Haurrek ukimenaren bidez aztertu eta sentitu ahal izango dute, eta, ondoren, zein konstelaziotakoak diren asmatzen saiatu beharko dute. Esferaerdi osatzeko fitxategi hau erabiliko da.
Konstelazio manipulagarriak. Txintxetak dauden tokietan izarrak jarriko dituzte eta izarrak hariarekin elkartuko dituzte konstelazioak irudikatzeko. Ikasleek bikoteka egingo dute lan eta elkarri lagunduko diote.
Giza konstelazioak. Taldeak osatuko dira eta bakoitzari konstelazio bat esleituko zaio: Haien gorputzak erabiliz, irudikatu beharko dute egokitu zaien konstelazioa.
Entzumen-jolasa. Izarren eta konstelazioen entzungaia erabiliko da, eta haurrek konstelazioak ukituko dituzte audioa entzuten duten bitartean.
![](https://www.google.com/images/icons/product/drive-32.png)