UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN


8. SAIOA


Lurraren mugimenduak azaltzeko aurretik ikusitako bideoa bat erabiliko da. Lego Braille Bricks-ak erabiliko dira Lurraren mugimenduak irudikatzeko. Eredu horretan Eguzkia eta Lur planeta eta eguzki-argia irudikatuko dira hari baten bidez, ikasle guztiek modu manipulatiboan beha dezaten. Horrela, manipulazioaren bidez, argiaren norabidea erraz ulertuko dute. Gainera, objektuak ukituz, Lurra biratzen doan heinean eguzki-argia planetako hainbat tokitara bideratzen dela ohartuko dira. Egunaren eta gauaren zikloa azalduko da jarduera honen bitartez.



Aurreko jarduerako maketa bera erabiliz, ikasleek Lur planetaren translazio-mugimendua irudikatuko dute. 



Ikasleek Eguzkiaren eta Lur planetaren mugimenduak irudikatuko dituzte. Ikasle batek Eguzkiaren rola izango du; beste ikasleek Lur planetako hainbat herrialde irudikatuko dituzte. Lur planeta mugitzen ari den heinean, Eguzkiak planetako hainbat toki desberdinak argiztatuko ditu, eta toki batera iristen denean, ikasleak soinu bat egingo du;  egunsentia eta ilunabarra soinu desberdinen bidez irudikatuko dituzte. ikusmen-urritasuna duen haurrak ikasleen kokapena eta soinu aldaketak sentituko  ditu. Lurraren errotazioak argiari eta denborari nola eragiten dion ulertzeko.


Ikasleek Eguzkia, Lur planeta eta Ilargia irudikatuko dituzte hainbat forma eta ehundura erabiliz. Ikasleak mugitu egingo dira. Elkarri nola eragiten dioten ikusiko dute, eta posizioaren eta mugimenduaren aldaketek argiztapen eta urtaroen aldaketari nola eragiten dioten azaldu beharko dute. Ikusmen-urritasuna duen ikasleak objektuak ukitu eta arakatuko ditu nolakoak diren eta zer harreman duten  jakiteko.



Ikasleek hitzak eta deskribapen zehatzak erabiliko dituzte Lurraren mugimenduak irudikatzeko. Txandaka Eguzkiaren irteera eta ilunabarra deskribatuko dituzte, urtaroak eta Lurraren mugimenduekin erlazionatutako beste fenomeno batzuk nola gertatzen diren ulertzeko. Ikusmen-urritasuna duen ikasleak arretaz entzun eta galderak egingo ditu informazioa hobeto ulertzeko eta erlazionatzeko.