ESKUEKIN IRAKURTZEN
ESKUEKIN IRAKURTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
Ebaluazioaren helburu nagusia ikasleen ikaskuntza-prozesua neurtuz hura hobetzea da, eta bidean behar besteko feedback-a ematea. Ikasleek ikaskuntza- prozesuan zehar izan dituzten banakako eta taldeko lorpenen ebaluazio eraginkorra egitea da jarduera hauen helburua. Horretarako, bi ebaluazio egingo dira: taldeko ebaluazioa eta banakakoa.
Taldeko ebaluazioa
Talde bakoitzak sortutako irudia aurkeztuko du. Irudi bakoitzaren ezaugarriak eta xehetasunak azalduko dira, eta hura sortzeko zer erabaki hartu behar izan diren. Ikaskideek honako errubrika honetan haien ikaskideak ebaluatu beharko dituzte. Horrez gain, irakasleak talde-lana eta azken ekoizpena ebaluatzeko estekatutako errubrikak erabiliko du.
Banakako ebaluazioa
Ikasle bakoitzak sortu duen elementuaren inguruko fitxategi bat prestatu beharko du. Fitxategi horretan, izan dituzten zailtasunak eta erronkak azaldu beharko dira. Sortutako elementuaren irudiak atxiki beharko dira eta haren ezaugarriak azaldu.