UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
UNIBERTSOA ESKUEKIN EZAGUTZEN
jarduera: planetak aztertzea.
Ikasleak hiru ikasleko taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzari planeta baten inguruko informazioa emango zaio. Planeta horren hiru dimentsioko eredua ere aztertuko dute, eta taldeka planeta horren inguruko informazioa aztertuko dute. Ondoren, hiru talde handitan banatuko da gela eta talde guztietan planeta bakoitzaren informazioa partekatuko duen ikasle bat egongo da. Ondoren, planeten inguruko bideo bat ikusiko da.
2. jarduera: maketa aztertzea eta planetak identifikatzea.
Haurrei planetak identifikatzeko eskatuko zaie. Planeta bakoitzaren ezaugarriei buruz hitz egingo dute gelan eta manipulazioaren bidez, planeta bakoitzaren berezitasunak aztertuko dira. Beste planetatan bizitzeko aukerari buruzko eztabaida bultzatuko da.
Ondoren, planeta bakoitzaren ezaugarri nagusienak barneratzeko, planeta bakoitzaren izena duen txartela eta planeta horren ezaugarri esanguratsuena aipatzen duen beste txartel bat elkartu beharko dira.
3. jarduera: planetak ordenatzea.
Planeta bakoitza ehundura batez eginda dago eta planeta bakoitza identifikatzen duen txartela ere ehundura berarekin eginda dago. Hala, ikasleek izena irakurrita planeta bakoitza dagokion tokian kokatu beharko dute.