ESKUEKIN IRAKURTZEN


2. MAILA

Euskal Eskola Publikoaren erronka nagusienetako bat eskola inklusiboa eta elkarbizitza positiboa bultzatzea da. Beraz, ikasle guztien beharrak asetzea ezinbestekoa da, eta horretarako, ikas-egoerak ikasle guztien behar eta ezaugarrietara egokituko dira. Ezinbestekoa da ikusmen-urritasuna duten ikasleek besteen informazio eta baliabide berdinak izatea. Horretarako, askotariko tresnak erabiliko dira eta beharrezko egokitzapenak egingo dira. Horrela, ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izatea eta proiektuko jarduera guztietan parte hartzeko aukera izatea bermatu nahi da. Gainera, praktika horrek inklusioa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzen ditu, hezkuntza komunitatetan ezinbestekoak diren balioak. 

Ikas egoera honetan, ukimenaren bidez unibertsoaren gaiarekin lotutako kontzeptuak ikasteko aukera eman zaie ikasleei, baita, zerua euren begiekin behatzeko gaitasunik ez dutenek ere hain interesgarria zaien unibertsoaren gaia deskribatzeko aukera dute. Horretarako, braillez idatzitako liburuak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiliko dira, besteak beste. Ikasleek aukera izango dute unibertsoa modu eraginkorrean ikertzeko eta jarduera interaktibo eta manipulatiboetan parte hartzeko.

Ikasleren bat isolatuta sentituko balitz, unibertsoaren gaia lantzeak sentimendu hori aldatzen lagunduko lioke.  Unibertsoaren parte direla ulertuta, eurak baino askoz handiagoa den zerbaiten parte direla ulertuko dute eta hori baliagarria izan daiteke isolatuta sentitu daitezkeen haurren sentipenak lantzeko. 

B. Abiapuntua

Ikasleek espaziotik datorren gutun bat jaso dute, estralurtar bat bisitan datorrela esanez. Zer aurkituko du lurrean? Ikasleak gidariak izateko prestatuko dira. 


Gidari-lanak egin aurretik, ikasleek zenbait jakintza barneratu beharko dituzte: Lur planetaren kokapena,  bertako bizi- eta kultura-aniztasuna eta Lur planetako leku adierazgarrien eta turistikoen aipamena, besteak beste. 


C. Azken ekoizpena 

Unibertsoaren eta Lur planetaren ezaugarriak azaltzen dituen azalpen-bideo bat prestatuko da estralurtarrari laguntzea aitzakiatzak erabilita.